Zer ikasi

Titulazioa

Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria

Familia profesionala: Energia eta ura

Iraupena

1. maila 963h

2. maila 898h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

Plazak

25 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=2175558, type=text, options=[]}

Katalogoa

Zer ikasi

Lanbide profil hau energia eoliko eta eguzki fotovoltaiko instalazioetan lan egitera  zuzenduta dago, baita energia elektrikoa sortzen, garraiatzen eta banatzen duten enpresetan ere, baita goi-tentsioko instalazioak eta azpiestazio elektrikoak.

 

Titulazioan lantzen diren ezagutza orokorrak honako hauek dira:

  • Energia berriztagarrien instalazioetan (eguzki fotovoltaikoa, termikoa, eolikoa, biomasa, etab.) akatsak diagnostikatu eta konpontzea.
  • Energia berriztagarriak ekoizteko instalazioak muntatu, martxan jarri, erabili eta mantentzea.
  • Instalazio berriztagarrietan energia ekoizpena eta kontsumoa kudeatu eta optimizatzea.
  • Automatizazio eta monitorizazio tresnen bidez energia sortzeko eta biltegiratzeko sistemak kontrolatu eta gainbegiratzea.
  • Energia instalazioen dokumentazio teknikoa, eskemak eta planoak interpretatu eta prestatzea.
  • Energia berriztagarrien instalazioetan segurtasun, kalitate eta ingurumenari buruzko indarreko araudia aplikatzea.
  • Energia berriztagarrien aplikazioetarako kontrol, automatizazio eta telekomunikazio sistemak konfiguratu, instalatu eta mantentzea.
  • Energia berriztagarrien instalazioen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketak egitea.
  • Instalazioen prebentziozko eta zuzentzeko mantentze-lanak planifikatu eta antolatzea.
  • Baliabideak, materialak eta pertsonak kudeatzea proiektu eta mantentze-lanetan.
  • Baliabide energetikoen erabilera eraginkorra eta jasangarria bultzatzea.
  • Talde-lanean aritu, arriskuen prebentziorako teknikak aplikatu eta ingurumen-erantzukizunez jokatzea.

 

 

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara