Instalazioak eta baliabideak

Titulazioa

Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria
(* Eusko Jaurlaritzako baimenaren zain)

Familia profesionala: Energia eta ura

Iraupena

1. maila 990h

2. maila 650h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

Plazak

25 plaza

Laborategiak

Informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu titulazio guztietako formazioari erantzun ahala izateko.

Laborategi hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetako teknikarientzat, ingeniaritza eskolako jardueretarako eta ikerketarako erabiltzen dira. Horregatik, eguneratutako eta maila altuko ekipamendua daukagu.

Automatizazio eta Robotika Industriala titulazioa Arrasateko Campuseko 3. Eraikuntzan ematen da. Eraikuntza honetan honako laborategiak hauek daude:

Elektronikako laborategia

Automatizazioko laborategia

Robotikako laborategia

 

Instalazio elektrikoen laborategia

Makina elektrikoen laborategia

 

512x262

512x262

512x262

512x262

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

Hezkuntza behar bereziak

Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

  • Erakundeko enpresa medikua.
  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
  • Titulu koordinatzailea.
  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.

Arreta psikologikorako zerbitzua

Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.

MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.

Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.

Zerbitzua doakoa da.

Unibertsitatea baino gehiago gara