Egresatuen profila

Titulazioa

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria

Iraupena

1. maila 990 ordu

2. maila 1010 ordu

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Egresatuen profila

Hau da Industriako Automatizazio eta Robotikako goi mailako teknikarien profil profesionala:

Konpetentzia teknikoei dagokienez: 

  • Instalazio eta sistema automatikoak konfiguratuko dituzu, arauzko zehaztapenen eta aginduen arabera.
  • Instalazio automatikoan beharrezkoak diren ekipoak eta kableatu eta interkonexiorako elementuak aukeratuko dituzu, arauzko zehaztapenen eta aginduen arabera. 
  • Kontrol programak landuko dituzu, instalazioaren zehaztapenen eta ezaugarri funtzionalen arabera. 
  • Ekipoak konfiguratuko dituzu industriako automatizaziorako sistemen bus estandarren bitartezko komunikazio sareak kudeatzeko eta kontrolatzeko programak garatuz. 
  • Instalazio eta sistema automatikoen planoak eta eskemak landuko dituzu, ekipoen ezaugarrien eta instalazioaren ezaugarri funtzionalen arabera eta diseinu lagundurako tresna informatikoak erabiliz.
  • Instalazio automatikoen muntaketarako protokoloa, probak eta jarraibideak definituko dituzu, zehaztapenak abiapuntu hartuta. 
  • Instalazioa birplanteatuko dituzu dokumentazio teknikoaren arabera, zure eskumeneko arazoak konponduko dituzu, eta beste kontingentzia batzuk jakinaraziko dituzu, muntaketaren bideragarritasuna ziurtatzeko. 
  • Instalazio elektrikoei eta elektronikoei, kontrol instalazioei eta sistema automatikoetako komunikazioko azpiegiturei lotutako ekipo eta elementuak gainbegiratu edota muntatuko dituzu. 
  • Instalazioak eta ekipoak gainbegiratu edota zainduko dituzu, egiaztapen lanak eta matxurak aurkitzeko eta bere elementuak doitzeko eta ordezteko lanak eginez, eta bere funtzionamendua berrezarriz. 

Zeharkako konpetentziei dagokienez

  • Lantaldeetan parte hartuko duzu, eta erabakiak hartuko dituzu, egin beharrekoak zorroztasunez onartuta.
  • Ikasketak garatuko dituzu zure kabuz, aurrerapen teknologikoei eta bezeroen premiei erantzuteko.
  • Ingurunearekin komunikatuko zara, modu eraginkorrean, eta zure eremuari lotutako alderdien gaineko informazioa emango duzu.

Profil profesional horrekin, MGEPeko goi mailako teknikaria zarenez, lanpostu eta lan hauetarako prestatuta egongo zara:

  • Industriako automatizaziorako proiektuen teknikaria.
  • Sistema Robotizatuen proiektuen teknikaria.
  • Industriako sistema automatizatuen muntaketako eta martxan jartzeko lanetako teknikaria. 
  • Mantentze lanetako teknikaria.
  • Bulego teknikoko teknikaria.
  • Salmenta osteko zerbitzuko teknikaria.

 

 

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara