Ostatua eta garraioa

Titulazio Ofiziala

Administrazioa eta Finantzak

Iraupena

2 urte

Zentroa

Oñati Gestio Heziketa

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043938, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ostatua

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAk hainbat aukera eskaintzen dizkizu ikasturte osoan ikaslekutik gertu bizi zaitetzen.

Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe nagusia

Biteri Ikastetxe nagusia ikaslearen lagungarri izango den erakunde bat da. Oinarrizko beharrizanak beteko ditu lehenbizi, ostatu eta jantoki zerbitzuarekin; eta bigarrenik, zure formazio akademiko eta ez akademikoa zaintzen eta garatzen lagunduko dizu.

Ikaslearen ibilbide akademikoan makulu izango dira bertako langileak. Elkarrekin orpoz orpo lanean pentsaezinak diren helburuak lortuko dituzte.

Gainera, bizikidetza osasuntsuan adiskide berri eta sendoak egiteko aukera eskaintzen ikasleari Ikastetxe Nagusiak. Horrela, elkarrenganako benetako errespetutik hasita, norbanakoa eta egoiliar talde osoa, ahaztezinak izango diren urteak pasako dituzte elkarren ondoan.

  • Izena emateko epea: 2017-12-02tik 2018-06-13ra.
  • Matrikula epea: 2018ko uztailaren 1etik 7ra.

* Ikastetxe Nagusiak, zerbitzua ematen die Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatiko campusei.

Pisua partekatzeko zerbitzua

Ikastetxe Nagusian ostatu hartu beharrean ikasleak beste ikasle batzuekin bizi nahi badu, unibertsitateak etxebizitza partekatu nahi duten beste ikasle batzuekin harremanetan jartzeko aukera emango zaio pisua bilatzeko online zerbitzuaren bitartez.

  • Etxebizitza eskaintza.
  • Etxebizitza eskaria.

 

Garraioa

MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAk ez du garraio zerbitzu propiorik, baina campusetara hurbiltzeko, garraio publikoa dago. Ondorengo garraio konpainietako webguneetan ordutegiak kontsultatzeko aukera izango duzu.

Garrio publikoen ordutegiak

 

Goi Mailako Heziketa Zikloa baino gehiago gara