Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Administrazioa eta Finantzak

Iraupena

2 urte

Zentroa

Oñati Gestio Heziketa

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043938, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Enpresagintza Fakultatea

MU Enpresagintza, Mondragon Unibertsitatearen barne dagoen Enpresagintza Fakultateko entitate juridikoa da.

Mondragon Unibertsitatea, irabazi-asmorik gabeko, ekimen zein bokazio soziala eta erabilgarritasun publikoa duen Unibertsitatea da. 

Mondragon Unibertsitatea, betidanik egon da konprometituta, heziketaren kalitatearekin eta bere ikasketen orientabide praktikoekin. Hau dela eta, Mondragon Unibertsitatean, garrantzi handia ematen diogu ikasleen prestakuntza integralari. 

MONDRAGON Korporazioaren barne egoteari esker, harreman estua daukagu enpresa munduarekin. Horregatik, gure ikasleak, bere ikasketen hasieratik, harremana izan dezakete lan munduarekin.
Enpresagintzako Fakultateak hiru campus ditu: Oñatikoa, Bidasoakoa (Irun) eta BBF (Bilbo).

Gure jarduera garrantzitsuenak hauek dira: prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza.

Oñatiko Campusa

Enpresagintza Fakultateko Oñatiko Campusaren kokapena aldatu egin zen , 2010eko irailetik aurrera, eraikin berri batera. Eraikin berria, Oñatin bertan dago. Bere azalera, 8.328,64 m2 koa da; banaketa horrela geratzen delarik: 1.448 m2, irakaskuntza-ikasgeletarako dira. (Gela guztiek dauzkate, kanoiak, nahiz korronte-eta datu hargunea, ikasle bakoitzeko. Honetaz gain, Wi-Fi estaldura dago eraikin osoan. 240 m2 erabili dira informatika geletarako eta 253 m2 ikasteko gelatarako. Pertsonal akademikoaren funtzioen garapen eta koordinaziorako erabilitako azalera, 1640 m2 koa da.(IIP, AZP, koordinatzaileen bulegoak, biltzeko gelak eta artxiboak).

Gure liburutegiaren azalera, 735 m2koa da. Bertan, gune hauek daude: kontsultak egiteko eta irakurtzeko gunea, multimedia gela eta lan egiteko gelak, eta liburutegiaren kudeatzaileak, erabiltzen dituzten guneak. 

Zerbitzu honen katalogoaren kontsulta eta beste informazio iturrirenak, liburutegiko 20 ordenagailuren bidez edo liburutegiko webgunea erabiliz, egin daitezke. Webgunean, edozein ordenagailutik sar gaitezke; hau da, bertakoak zein kanpokoak izan daitezke.

Gainontzeko eraikinean hurrengoa izango dugu: (instalazioak, eskailerak, pasilloak, atondoak, komunak, aldagelak, lehen laguntzak), erreprografia zerbitzu bat, 300 m2inguruko kafetegi/jatetxea, 2 Office-ak eta beste 300 m2ko Areto Nagusi bat. Bertan 250 pertsonentzako lekua dago. Aretoa, bi gela txikiagotan bana daiteke; hauetako bat, diziplina anitzeko esparru bezala geratuz.
Eraikina, berria denez eta indarrean dagoen araudiaren arabera, ez dauka hezi arkitektonikorik.

Kogenerazio elektrikoko solairu bateko hurbiltasuna aprobetxatuz, honen motorren hoztearen ura aprobetxatu da, eraikina berotzeko. Era berean, eraikinari, “azal bikoitza” jarri zaio, beroa bertan ez sartzeko. Neurri hauei esker, aurrezki energetikoak lortu dira.

Ikasleak, aurretik aipatutako instalazio guztiak, hurrengo ordutegi zabalean erabil ditzakete: 07:30 tik 21:00 etara.

 

Zerbitzu Orokorra

  • Idazkaritza birtuala.
  • Biblioteka.
  • Kirol zerbitzuak.
  • Jantokia.

Ikaskuntza-Irakaskuntza Zerbitzuak

  • Orientazio Zerbitzua: tituluaren koordinatzaileak eta seihileko irakasle-taldeak hartzen dute parte.
  • Zerbitzu Akademikoak
    • Izen-ematea eta matrikula
    • Beka-eskariak eta ikasteko laguntzak
    • Ziurtagiriak, espedienteak eta tituluak ematea
    • Gradu eta Master amaierako lanak atzeman eta esleitzea
    • Nazioko eta nazioarteko mugikortasuna kudeatzea
    • Doktoregoa kudeatzea
  • Campus Birtuala: Moodle plataformak jarduera malgu batzuk eskaintzen ditu, irakasleen eta ikasleen interakzioaren bitartez irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuko hainbat alderdi lantzeko.
  • Erreprografia Zerbitzua
  • Ekipo informatikoa kudeatzeko eta mantentzeko zerbitzua.
  • Irakaskuntzarako gelak
  • Informatika gelak
  • Bilera gelak
  • Liburutegia
  • Irakurketa gela
  • Isiltasun gela
  • Mediateka
  • Areto polibalentea

Goi Mailako Heziketa Zikloa baino gehiago gara