Graduak

Graduen inguruko galdera ohikoenak ondoren azaltzen dira

  • Ze ikasgai aukeratu behar ditut Batxilergoan Ingeniaritzak ikasteko?
    • Zientzia eta Teknologien Batxilergoa ikastea da gomendagarriena.
  • Zein hizkuntzatan eskaintzen dira graduak Mondragon Unibertsitatean?
    • Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen graduen gehiengoa, %60an euskaraz eskaintzen dira, %20a gaztelaniaz eta %20a ingelesez. Hala ere, gaztelania eta ingelesez ere ikas daitezke hainbat gradu. Ondoren adierazten dira:
      • Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua (Edozein campusetan)
      • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Gradua (Bidasoako campusean eta Bilboko campusean)
      • Business Data Analytics Gradua (Bilboko campusean)
      • Mekatronika Ingeniaritza Gradua (Bilboko campusean)
      • Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak Gradua (Donostiako campusean - Basque Culinary Center)
  • Batxilergoan ohorezko matrikula lortuko banu, matrikulan beherapenik izango al nuke?
    • Bai. Prezio publikoei dagokien beherapena izango zenuke.
  • Zein da Mondragon Unibertsitatean matrikula ordaintzeko era?
    • Mondragon Unibertsitateko edozein gradutan, matrikula ordainketa bakarrean edo zatituta egin daiteke.
      • Ordainketa bakarra: %20a matrikula egiterakoan eta gainerakoa urrian.
      • Zatitutako ordainketa:
        • %20a matrikula egiterakoan eta gainontzekoa 9 hilabetetan urria eta ekaina bitartean.
        • %20a matrikula egiterakoan eta gainontzekoa 3 zatitan: 1/3 urrian, 1/3 urtarrilean eta 1/3 martxoan.
  • Hizkuntza maila ziurtagiri ofizial batekin bermatu behar da?
    • Zure hizkuntza maila bermatzen duen titulu ofizial baten jabe bazara, aurkeztu baino ez duzu egin behar. Titulu hau ez badaukazu, zure hizkuntza maila ezagutzea behar izanez gero, aukeratu duzun titulua eskaintzen den fakultatean egingo dizute hizkuntza maila proba. Ingeniaritzako Graduetan ingeleseko B1 maila ezagutza izatea gomendatzen da, gainontzeko graduko titulazio guztietan, ingeleseko B2 maila edo parekidea eskatuko da eta Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak Graduaren kasuan, atzerriko ikaslea bazara, DELE B2 maila gaztelanian duzula bermatu beharko duzu. 
  • Ze espezialitate eskaintzen dira Hezkuntza Graduetan?
    • Haur Hezkuntza Gradua
    • Haur Hezkuntza Gradua, atzerriko hizkuntza aipamena
    • Lehen Hezkuntzan Gradua
    • Lehen Hezkuntzan Gradua, hezkuntza fisikoa aipamena
    • Lehen Hezkuntzan Gradua, atzerriko hizkuntza aipamena
    • Lehen Hezkuntzan Gradua, hezkuntza berezia aipamena 

Zalantzarik daukazu?

Galdetu, erantzungo dizugu.
48 orduren barruan erantzunak emango dituen zerbitzua.

 

Egin zure galdera