Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta Konpetentziak
- Gradu honen helburu nagusia da profesionalak prestatzea, hezkuntza-testuinguru eta -fenomeno guztiak modu zabal eta kritikoan ulertzeko, jarduteko eta eraldatzeko, inklusio, ekitate, iraunkortasun eta justizia sozialaren printzipioak oinarritzat hartuta.
- Hezkuntza-prozesuak eta proiektu pedagogikoak garatzen diren testuinguruen ezaugarriak kritikoki eta analitikoki aztertu, ulertu eta interpretatzeko gaitasuna izango duzu.
- Prestatuko zara testuinguru eta prozesu horietan kokatutako estrategia eta erantzun eraldatzaileak diseinatzeko, inklusioa, ekitatea, iraunkortasuna eta justizia soziala erreferentziatzat hartuta.
- Gaituko zara prozesuak diseinatzeaz gain, lankidetzan lan egiteko, sareak sortzeko, prozesuak dinamizatzeko eta lidergo partekatua gauzatzeko.
