Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Mekanikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Fakultatea/Campusa

Arrasate-Mondragón, Goierri

Plazak

95 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Gure Laborategiak

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan Mekanikako Graduko praktikak eta proiektuak egiteko 13 laborategi ditugu, eta hauek puntako ekipamendua daukate, bai ikerketarako eta baita ikasgaiekin lotutako ezagutzak era praktikoan lantzeko ere. Inolako zalantza barik gure instalazio eta laborategiak ikasketen indargunetako bat dira.

Gure laborategien artean eskura izango dituzu oinarrizko ezagutzak praktiken bidez lantzeko hainbat gune, adibidez, fisika, kimika, fluidoak, elektrizitate eta teknologia.

Gai teknologikoetan, gradu amaierako lanetan eta lan-ikaste partekatzean berriz, Goi Eskola Politeknikoan Mekanikako arloan ditugun ikerketa lerroetako ekipamenduak erabiliko dituzu. Besteak beste honako laborategiak izango dira erabiliko dituzunak:

  • Materialen portaera.
  • Materialen prozesaketa, txirbil-harroketa eta konformazioa.
  • Akustika eta bibrazioa.
  • Fluidoen portaera eta propietateak.
  • Material plastikoen eta konpositeen prozesaketa.
  • CAD-CAM-CAE.
  • Automatizazio eta kontrola.
  • Sistema pneumatiko eta hidraulikoak.
  • Prototipoak.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara