Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Campusak: Bidasoa, Bilbo, Oñati

Laborategiak: Bartzelona, Madril, Valentzia, Malaga; Berlin-Alemania; Shanghai-Txina; Seul-Corea; Puebla-Mexiko

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzenezko-hezkuntza eta Erdi-presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043873, type=text, options=[]}

Katalogoa

LEARNING JOURNEY-AK – ATZERRIKO IKASKETA-BIDAIAK

LEINNen ekinez ikasten dugu, taldean eta benetako testuinguruetan. Horregatik, graduan zehar, leinner bakoitzak hainbat Learning Journey edo ikasketa bidaia bizitzen ditu: ikuspegi globala garatzeko, autonomia ekintzailea indartzeko eta proiektuak merkatu erreal eta askotarikoetan nola funtzionatzen duten ulertzeko diseinatutako nazioarteko egonaldiak.

Esperientzia hauek 5. Modulua: Pertsona Globalak (30 ECTS)-en barruan kokatzen dira, eta ikasketa-planean integratuta daude 1. mailatik 3. mailara arte. Bidaia bakoitzak prestakuntza praktikoa, ekintzailetza-ekosistemekin harreman zuzena, tokiko komunitateekin lankidetza eta nazioarteko inguruneetan proiektuak garatzea uztartzen ditu.

Learning Journeys-en helburuak:

  • Enpresek eta ekintzailetza-ekosistemek merkatu globaletan nola funtzionatzen duten ulertzea.
  • Gaitasun giltzarriak garatzea: lidergoa, erabaki-hartzea, erresilientzia, komunikazioa eta negoziazio interkulturala besteak beste.
  • Negozio-aukerak, joera berriak eta teknologia emergenteak identifikatzea.
  • Ikaskuntza jarduera profesionalarekin lotzen duten esperientzia errealak bizitzea.
  • Autonomia, mentalitate ekintzailea eta testuinguru konplexuetara egokitzeko gaitasuna sustatzea.

IKASTURTEAREN ARABERAKO LEARNING JOURNEY-AK

1. maila – Berlin / Helsinki (4–5 aste)

Lehen ikasturtean, taldeek Berlin edo Helsinkira bidaiatzen dute, izan ere, sormenaren, jasangarritasunaren eta berrikuntza teknologikoaren erreferente diren bi ekosistema dira hauek.

Haaga-Helia University-arekin eta Atelier Gardens hub-arekin egindako lankidetza estrategikoei esker, bidaiak honek esplorazio kulturala, proiektuetan lana, startup-ekin harremana eta MTAko nazioarteko komunitatearekin bizikidetza uztartzen ditu.

Zer ikasten dute

  • Adimen artifiziala eta teknologia esponentzialak
  • Ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna
  • Sormena, aniztasuna eta inklusioa
  • Europako berrikuntza digitala
  • Talde-lana eta lan-erritmo azkarra

Esperientzia nabarmenenak

  • Ecosia, Zalando edo MotionLab bezalako startup-etara bisitak
  • Enpatia, aniztasuna eta joera teknologikoei buruzko tailerrak
  • Berrikuntza- eta kultura-hubetan networking-a
  • Nazioarteko taldeekin co-living esperientziak
  • Berlingo ekosistemaren esplorazioa, non 20 minuturo startup bat sortzen den

2. maila – New York / San José (Costa Rica) (4–5 aste)

Bigarren ikasturtean, leinnerrek New York hiriaren erritmo bizia eta aniztasun kulturala, edo Costa Ricako San Jose hiriaren espiritu ekintzailea ezagutzen eta bizitzen dituzte, Central University of New York eta Universidad Fundeposekin egindako akordio estrategikoei esker.

Zer ikasten dute

  • Negozio-eredu digitalak
  • Eskalagarritasuna eta nazioartekotzea
  • Inbertsioa erakartzea eta funtsarekin harremana
  • Ekonomia digitala eta joera globalak
  • Lehiakortasun handiko ekosistemetan lan egitea
  • Ekonomia zirkularreko ereduak

Esperientzia nabarmenak

  • 48 orduko Business Sprint-a tokiko startupekin
  • Azeleragailuetara, inkubagailuetara eta inbertsio-funtsetara sarbidea
  • Berrikuntza- eta teknologia-ekitaldietan parte hartzea
  • Mugimendu sozial eta kulturalen esplorazioa
  • Munduko eragin handieneko ekosistemetan networking intentsiboa
  • Brooklyn-en murgiltzea eta tokiko komunitatearekin lankidetza
  • San José-n murgiltzea eta tokiko komunitatearekin lankidetza
  • Ekonomia zirkularreko ekitaldietan parte-hartzea

3. maila – Seoul (Hego Korea) eta Pune (India) (10–12 aste)

Teknologia aurreratua, merkatu emergenteak eta erresilientzia ekintzailea

Hirugarren ikasturteak bi errealitate osagarri uztartzen ditu:

Seoul (6–7 aste)

Berrikuntza teknologikoan, industria sortzaileetan eta digitalizazioan liderra den ekosisteman partehartzea.

Maharashtra Institute of Technology (MIT), Konkuk University, MTA Korea eta beste eragile garrantzitsu batzuekin lankidetzan.

Zer ikasten dute

  • Adimen artifiziala eta eraldaketa digitala
  • Negozio-eredu global berriak
  • Produktu digitalen diseinua eta garapena
  • Ekosistema sortzaileak eta hiri adimendunak
  • Koreako enpresa-kultura

Esperientzia nabarmenak

  • Berrikuntza-hub eta startup teknologikoetara bisitak
  • Murgiltze kulturala eta talde-lanerako tailerrak
  • Ekintzailetza-komunitate korearrarekin konektatzea

India (5 aste)

Hazkunde handiko merkatu emergentea, konplexutasun sozial, ekonomiko eta kultural handikoan murgiltzea.

WA Foundation, Mondragon Group eta tokiko ekintzailetza-sarearekin lankidetzan.

Zer ikasten dute

  • Ingurune ziurgabeetan egokitzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna
  • Hedapen azkarreko merkatuetan ekitea
  • Testuinguru sozioekonomiko konplexuak ulertzea
  • Erresilientzia, lidergoa eta ikuspegi globala

Esperientzia nabarmenak

  • Mumbai, Pune eta Kolkata-ko startupekin interakzioa
  • Negozio-eredu eskalagarriak garatzea
  • Leadership Week-a: boluntariotza, landa-esperientziak, murgiltze kultural eta soziala
  • Jarduera komunitarioak, workshop-ak eta coaching saioak

4. maila – Gradu Amaierako Lana edota praktika espezializatuak enpresan

Laugarren ikasturtean, leinnerrek Gradu Amaierako Lana edota enpresetan praktika espezializatuak garatu ahal izango dituzte, tokian tokiko enpresetan zein atzerrian.

IKASKETA-BIDAIEN / LEARNING JOURNEY-EN FINANTZAKETA

Learning Journey-ak LEINNeko ikasketa-plan ofizialaren parte dira, eta hainbat bidetatik finantziatzen dira:

1. Graduaren matrikula

Nazioarteko egonaldien parte bat matrikulak berak kubritzen du, horrela ikasle guztiek derrigorrezko bidaiak egiteko aukera izatea bermatzen da. Matrikularen barne dauden gastuak ondorengoak dira:

  • 1. mailako bidaiako hegaldiak eta bizitokia
  • 2. eta 3. mailako bidaietako hegaldiak

2. Proiektuen bidezko finantzaketa

Graduaren lau urteetan zehar, talde bakoitzak proiektu errealak garatzen ditu, benetako fakturazioa eskuratuz. Diru-sarrera horien zati bat matrikulan sartuta ez dauden Learning Journey-etako gastuak estaltzera bideratzen da, batez ere:

  • 2. eta 3. mailako ostatua edo bizitokia
  • Dietak eta tokiko garraioa

Ikasketa bidaien inguruko dinamika hauek LEINN graduaren eredu pedagogikoaren funtsezko atal dira; ikasleei baliabide errealak kudeatzen, inbertsioak planifikatzen eta taldean erantzukizun finantzarioak hartzen ikasteko aukera dakarte.

3. Bekak eta laguntzak

Egoeraren arabera, bekak eta laguntza publiko edo pribatuak eskuratu ahal izango dituzte leinnerrek, baita Mondragon Unibertsitateak sustatutako deialdi instituzionalen bidez ere.

Unibertsitatea baino gehiago gara