Inskripzioa eta matrikula
Titulazio Ofiziala
Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza
Primer y único grado en España para estudiar emprendimiento.
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Campusak: Bidasoa, Bilbo, Oñati
Laborategiak: Bartzelona, Madril, Valentzia, Malaga; Berlin-Alemania; Shanghai-Txina; Seul-Corea; Puebla-Mexiko, Querétaro-Mexiko
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzenezko-hezkuntza
PDF Katalogoa
Inskripzioa
Noiz egin daiteke?
- Arrunta : 2021eko azaroaren 2tik, 2022ko ekainaren 17ra.
- Apartekoa: Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko inskripzio datak jakinaraziko dira.
Non eman daiteke izena?
- Online inskripzioa.
- Edozein Fakultatetan.
Ordutegia 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30.
NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.
Matrikula
Matrikula egingo da behin ikaslea onartua izaten den izena eman duen titulazioan.
- Ohizko epea: 2022ko uztailaren 1etik uztailaren 7ra.
- Ezohizko epea: Leku hutsak dituzten titulazioen kasuan aparteko matrikulazio datak jakinaraziko dira.
Ikasketa jakin bat egiteko onartu gabe geratu direnek beren interesa adieraz dezakete, postaz edo telefonoz, leku librerik geratu eta ikasleak hautatzeko beste fase bat irekiz gero kontuan hartuak izan daitezen. Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute.
Izen ematea epe arruntean formalizatu dutenek lehentasuna izango dute irailean formalizatu dutenen aurrean.
MATRIKULAREN MODALITATEA ETA KREDITU KOPURUA
2009-KO PLANA(ROCKET MODEL)
- Matrikula lehen aldiz: Ikasle sartu berriek lehenengo urteari dagozkion kreditu guztietan matrikulatu beharko dute nahitaez. Hezkuntza premia bereziek eragindako arrazoiengatik, edo salbuespen gisa, ikaslearen egoera pertsonala kontuan hartuta, eta Fakultateko dekanoari eskaera eginda, honek, baimena eman ahal izango du matrikularen kreditu kopurua aurreko paragrafoan adierazitakoa baino txikiagoa izan dadin,. Hala ere, hau ezingo da inoiz izan ondorengo matrikuletako ikasleei eskatzen zaien gutxieneko kreditu kopurua baino txikiagoa.
- Ondorengo matrikulak: Behin jarraitzeko baldintza gaindituta, ikasleak gutxienez 30 kreditutan matrikulatu beharko du, salbu eta titulazioa amaitzeko geratzen zaion kreditu kopurua ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada; kasu horretan, kreditu guztietan matrikulatu beharko da. Aukeratutako irakasgaien artean, ikasleak aurreko urtean ikasitakoak eta gainditu ez zituenak sartu beharko ditu derrigorrez, baita irakasgai horiekin titulaziorako ezarritako gutxieneko kreditu kopurua gainditzen bada ere.
- Permanentzia: Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduan matrikulatutako ikasleek hainbat helburu bete beharko dituzte urtero, banaka zein taldeka, zentroan jarraitu eta/edo ikasturtez igaro ahal izateko.
- 1. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
- 2. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
- 3. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
- Gradu Amaierako Lana defendatzeko gutxieneko baldintza akademikoak
2020-KO PLANA(FALKON MODEL)
- Matrikula lehen aldiz: Ikasle sartu berriek lehenengo urteari dagozkion kreditu guztietan matrikulatu beharko dute nahitaez. Hezkuntza premia bereziek eragindako arrazoiengatik, edo salbuespen gisa, ikaslearen egoera pertsonala kontuan hartuta, eta Fakultateko dekanoari eskaera eginda, honek, baimena eman ahal izango du matrikularen kreditu kopurua aurreko paragrafoan adierazitakoa baino txikiagoa izan dadin,. Hala ere, hau ezingo da inoiz izan ondorengo matrikuletako ikasleei eskatzen zaien gutxieneko kreditu kopurua baino txikiagoa.
- Ondorengo matrikulak: Behin jarraitzeko baldintza gaindituta, ikasleak gutxienez 30 kreditutan matrikulatu beharko du, salbu eta titulazioa amaitzeko geratzen zaion kreditu kopurua ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada; kasu horretan, kreditu guztietan matrikulatu beharko da. Aukeratutako irakasgaien artean, ikasleak aurreko urtean ikasitakoak eta gainditu ez zituenak sartu beharko ditu derrigorrez, baita irakasgai horiekin titulaziorako ezarritako gutxieneko kreditu kopurua gainditzen bada ere.
- Permanentzia: Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduan matrikulatutako ikasleek hainbat helburu bete beharko dituzte urtero, banaka zein taldeka, ikastetxean jarraitu eta/edo ikasturtez igaro ahal izateko.
- 1. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
- 2. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
- 3. maila gainditzeko gutxieneko baldintza akademikoak
- Gradu Amaierako Lana defendatzeko gutxieneko baldintza akademikoak
Baldintza hori betetzen ez duten ikasleek, hurrengo ikasturtean defendatuko dute gradu amaierako proiektua (GAP).
- Maila guztietan bete beharko diren baldintza akademikoak: