Zerbitzuak
Zerbitzu orokorrak
- Idazkaritza birtuala
- Biblioteka
- Kirol zerbitzua
- Jangela: Mondragon Unibertsitateko Campus guztiek, jangela eta kafetegia dauzkate. Bertan, egunero, ikasleak oso merke jan dezake, bere ikasketa lekutik mugitu gabe.
IRAKASKUNTZA-IKASKETA ZERBITZUAK
- Orientazio-Zerbitzua: tituluko koordinatzaileek eta sei hileko irakasle-taldeek, parte hartzen dute.
- Zerbitzu akademikoak:
- Izen-ematea eta matrikula.
- Beken eta laguntzen eskaera ikasketarako.
- Ziurtagiriak, espedienteak eta titulu-espedizioa.
- Gradu amaierako eta masterreko lanen kaptazioa eta esleipena.
- Nazio eta nazioarteko higikortasunaren kudeaketa.
- Doktoregoaren kudeaketa.
- Campus Birtuala: Moodle plataformak, ikasle eta irakaslearen arteko interaktibitatea ahalbideratzen du. Plataforma honen bidez, irakaskuntza-ikasketa prozesuko hainbat jarduera, era malguan egin daitezke.
- Erreprografia zerbitzua.
- Ekipamendu informatikoen kudeaketa eta mantenu zerbitzua.
- Ikasketa egongelak.
- Informatika gelak.
- Bilera gelak.
- Liburutegia.
- Irakurketa gela .
- Isilune gela.
- Mediateka.
- Erabilera askotako gela.
Prototipatzea eta esperimentazioa ahalbidetzen duten espazio fisiko moldagarriak: LEINNeko Fabrikazio eta Prototipatze Laborategien Sarea
LEINNeko laborategien egoitza guztiek produktu fisiko zein digitalak garatu, prototipatu eta testatzeko beharrezkoak diren espazio fisikoak eta ekipamendu teknologikoa dituzte. Espazio horiei MakerSpaces edo FabLabs deitzen zaie (fabrikazio fisiko eta digitaleko laborategiak).
FabLab edo Makerspace bat fabrikazio digitaleko tresnez, teknologiaz eta elektronikako ekipamenduz hornitutako espazio kolaboratiboa da, profil anitzeko pertsonek beren ideiak prototipatu, esperimentatu eta gauzatu ahal izateko diseinatua.
Laborategi hauek sormena, ikaskuntza praktikoa eta berrikuntza irekia sustatzen dituzte, baliabide eta ezagutzarako sarbide partekatuaren bidez. Horrela, ikasleek zein profesionalek komunitatean garatu ahal dituzte beren proiektuak, esperimentaziorako eta autoikaskuntzarako ingurune gainbegiratu batean.
M.I.T.-eko Fab Lab sarearen lan-sarean eta haren mundu mailako FabLab sarean inspiratuta, jarduera hauei euskarria emango dien gutxieneko ekipamendu bat proposatzen da, eta laborategi bakoitzak bere FabLab proiektu propioa garatzen du. Gutxieneko ekipamendu horrek honakoak barne hartzen ditu: laser bidezko ebaketa-makinak, 3D inprimagailuak, plotterrak eta binilo-ebakitzaileak, prototipoak egiteko eta testatzeko espazioak, elektronika, robotika, IoT eta programazioko (Arduino) proiektuetarako ekipamendua, eskuzko tresnak, eta proiektu eta produktu digitalak garatzeko hardwarea.
Laborategi bakoitzeko ekipamenduaren zerrenda osoa hemen dago eskuragarri: https://leinndigital.mondragon.edu/maker-community. Informazio hori LeinnDigital plataformaren bidez LEINNeko ikasle guztientzat eskuragarria da, eta jarduera pedagogikoei euskarria emateko zerbitzu global bat osatzen du. Horri esker, LEINNeko edozein ikaslek bere proiektuak fase esperimentalean prototipatu ahal ditu graduaren edozein egoitzatan, egiten ari den modalitatea edozein dela ere.
Espazio hauek graduaren aholkulari teknologiko eta digitalen ardurapean daude, eta prestakuntza propioa eskaintzen duten tailerrak, proiektuen prototipatzerako laguntza-aholkularitzak eta ikasle guztientzako sarbide libre eta autokudeatua dituzte.

