Aipamenak

Titulazio Ofiziala

Lehen Hezkuntzan graduatua (6 aipamen aukeran)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza eta Bilbao AS Fabrik

Plazak

225 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

PDF Katalogoa

Sei aipamen aukeran

Lehen Hezkuntza graduan sei aipamen espezifiko dituzu aukeran. Gradua hasterakoan, horietatik bost izango dituzu eskura. Seigarren aipamena, Entzumena eta Mintzaira, gradua bukatu ondoren, bigarren aipamen moduan egin ahal izango dugu.

Lehen Hezkuntza Orokorra

Lehen Hezkuntza Orokorra aipamenak eskainiko dizkizu tutore gisa ikasle, familia zein hezkuntza komunitatearekin elkarlanean aritzeko konpetentziak.

Berrikuntza Digitala BERRIA!

Ikaskuntza-irakaskuntzan berrikuntza prozesuak martxan jartzeko irakasleek izan beharreko trebakuntza digitalak garatuko dituzu Berrikuntza Digitalal aipamen honekin, baliabide digitalen konpetentzia landuz baita metodologia digitalen konpetentzian sakonduz ere.

Heziketa Fisikoa

Garapen fisiko eta motorretik abiatuz, ikaslearen garapen osoan lagunduko duen irakaslea izateko formazioa jasoko duzu Heziketa Fisikoa aipamen honetan.

Atzerriko Hizkuntza

Testuinguru eleanitz eta kulturanitzetan atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan jarduteko formazio jasoko duzu Atzerriko Hizkuntza aipamenean.

Heziketa Berezia

Ikasle guztien ikaskuntza eta parte-hartzea erraztuko duten testuinguruen eraikuntzarako gaitasunak landuko dituzu Heziketa Berezia aipamenean.

Entzumena eta Mintzaira (bigarren aipamen moduan)

Entzumena eta Mintzaira aipamen honek eskainiko dizkizu behar dituzun tresna eta baliabide guztiak erantzuteko ikasleek gelan izan ditzaketen hizkuntza eta komunikazio beharrei.

Unibertsitatea baino gehiago gara