Instalazioak eta baliabideak
Instalazioak eta baliabideak
Gradua Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Eskoriatzan daukan campusean eskaintzen da.
Eskoriatzako campusa
Eskoriatzako campusean ikasiko duzu gradu hau.
Hezkuntza-eredu berriari erantzuteko punta-puntako baliabideak ditugu. 2020an Eskoriatzako campusa berritu genuen. Eskoriatzan bi eraikin izango dituzu eskura, bata historikoa, XVII. mendean eraikia, eta bestea 2020an erabat berritua, hezkuntza eta ikaskuntza eredu berrietara egokitzeko. Eskoriatzako campusean, gainera, KoLaborategia dago, gizarte digitalerako hezkuntza- eta komunikazio-laborategia.
Ekipamendu espezializatua duten ikasgela eta laborategiak
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak espazio eta instalazio egokituak ditu, baita ekipamendu teknologiko aurreratua ere, ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeko, ikertzeko eta esperimentatzeko.
Hauek dira Eskoriatzako campusean topatuko dituzun espazioetako batzuk:
KoLaborategia
Hezkuntzari, komunikazioari eta digitalizazioari buruzko ezagutza ikertzeko, esperimentatzeko eta partekatzeko prest.
Espazio diafanoak
Sormena sustatzeko eta talde-lana errazteko diseinatuta daude.
Biblioteka
Zure prestakuntzarako argitalpen garrantzitsu eta interesgarrienak.
Maker gunea
Punta-puntako teknologia du, gradu-bukaerako lanak eta bestelako proiektuak egiteko.
Psikomotrizitate gela
Haurraren garapen psikomotorearen gakoak ezagutzen ikasteko materialarekin.
Ekipamendu informatikoa
Azken belaunaldiko ordenagailuekin eta proiektu digitalak garatzeko gailu digitalekin.
Bizi unibertsitatea!
Bai Mondragon Unibertsitatean, bai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko campusean, kirolaz, kulturaz eta orobat aisialdiaz gozatzeko aukera zabala dago. Unibertsitatea, gainera, inguruarekin bat eginda dago, eta ikasleek gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte gizarte osoari begira: zinema-jaialdia, lehiaketak, orotariko jardunaldiak, lehiaketak, literatura-astea, etab.
Jarduera horiek guztiak hezkuntza-proiektuaren osagaiak dira, eta haien helburua gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea da.

Zerbitzuak
- Idazkaritza birtuala: Zure izapideak online egiteko.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasteko gelak.
- Kirol Zerbitzua: Irteerak, ikastaroak, lehiaketak eta kirol-instalazioetarako sarbidea.
- Jantokia: Bazkaltzeko edo atseden hartzeko toki bat.
- KoNet: Kontsultatu zure notak eta beste hainbat gauza zure mugikorrean.
- Campus Birtuala: E-learning plataforma bat zure ikasketak osatzeko.
- Desgaitasunak dituzten pertsonentzat egokituriko espazioak: Laguntzaileak, ikasketen egokitzapena.
- Ikaskuntzarako laguntza: Orientabidea, inprimagailuak, ordenagailuak...
Unibertsitateko zerbitzu guztiak