Praktikak eta Gradu Bukaerako Lana

Titulazio Ofiziala

Kultur eta Sormen Industrietan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1840399, type=text, options=[]}

Katalogoa

Praktikak eta Gradu Bukaerako Lana (GBL)

Eskuratu esperientzia profesionala ikasten duzun bitartean

Kultur eta Sormen Industrietan graduaren hirugarren eta laugarren urteetan, aukera izango duzu praktikak eta Gradu Bulaerako Lana (GBL) erakunde edo enpresa batean egiteko, bai zure ingurukoetan, bai atzerrikoetan.

Halako esperientziei esker, batetik, ikasgelan ikasitakoa praktikan jarriko duzu ingurune errealetan, eta, bestetik, profesional gisa esperientzia hartzen hasiko zara. Unibertsitateko eta enpresako tutoreek gidatuko zaituzte praktikak eta GBLa egiteko bidean.

Gradu Bukaerako Lana (GBL)

Graduaren azken urtean, Gradu Bukaerako Lana egingo duzu, enpresa edo erakunde baten premia erreal bati erantzunez. Enpresa-munduko eta unibertsitateko pertsonen tutoretzaren eta mentoretzaren laguntzaz, erronka erreal baten konponbidea aurkitu beharko duzu.

  • Posible izango duzu zure GBL proiektu propioa aurkeztea.
  • Azken ikasturtean, 4 hilabetean, jardun osoan.
  • Enpresako eta fakultateko tutoreen laguntzarekin.
  • Proiektu errealak orotariko enpresa eta erakundeetan.
  • Ezinbesteko baldintza da titulua eskuratzeko.

Praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak egiteko enpresak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarte, erakunde eta enpresa askorekin hitzarmena dauka, ikasleek praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak egin ahal izateko. Besteak beste: