Instalazioak eta baliabideak
Instalazioak eta baliabideak
Aretxabaletako campusa
2013an inauguratua, komunikazioa, ikus-entzunezkoak eta Kultur eta Sormen Industriekin lotutako gaiak jorratzen dira bertan. Aretxabaletako campuseko ardatza da IdeiaEnea, esperimentaziorako eta berrikuntzarako gunea. Campusak, besteak beste, honako baliabide hauek eskaintzen ditu: zortzi edizio gela, irrati estudioa, platoa, errealizazio gela, ordenagailu gelak, ekitaldi aretoa eta sormenerako guneak. Gainera, ikasleek mailegu-zerbitzua dute eskura, puntako tresnak eta materialak dituena, hala nola bideo- eta argazki-kamerak, mikrofonoak, fokuak, grabagailuak, tabletak eta ikus-entzunezkoak editatzeko programa informatiko eguneratuak. Campuseko instalazioak hornituta daude programa formatiboak modu praktiko eta kolaboratiboan eman ahal izateko.
Aretxabaletako campusa: 360 º-ko bisita birtuala
Bizi unibertsitatea!
Bai Mondragon Unibertsitatean, bai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko campusean, kirolaz, kulturaz eta orobat aisialdiaz gozatzeko aukera zabala dago. Unibertsitatea, gainera, inguruarekin bat eginda dago, eta ikasleek gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte gizarte osoari begira: zinema-jaialdia, lehiaketak, orotariko jardunaldiak, lehiaketak, literatura-astea, etab..
Jarduera horiek guztiak hezkuntza-proiektuaren osagaiak dira, eta haien helburua gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea da.
