Ondoz ondoko ibilbideak dituzten programa akademikoak (PARS)

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Mekanikoan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Goierri

Plazak

110 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045194, type=text, options=[]}

Katalogoa

ONDOZ ONDOKO IBILBIDEA DUEN PROGRAMA AKADEMIKOA (PARS)

LORTU INGENIAIRTZA GRADUA + MASTERRA 4,5 URTETAN

PARS-EN EZAUGARRIAK

  • PARSak ibilbide desberdinak barneratzen ditu, ondoren ikusiko duzun moduan.
  • Ibilbide honetan sartzean Graduko eta Masterreko ikasgaiak batera egingo dituzu ikasmaila batzuetan, ikasgai guztiak urtez urte gainditzeko konpromisoa hartuz.
  • PARSari 2. Mailan ekin arren, ez zaude derrigortuta masterra egitera.
  • Uneoro utzi dezakezu PARS ibilbidea.
  • Unibertsitate-masterraren titulua lortzeko, aldez aurretik Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortu beharko duzu.
  • Hautatutako PARS ibilbidearen arabera enpresako esperientzia masterrean zehar edo gradu eta masterrean zehar izateko aukera izango duzu.

PARS ESKAINTZA

Gradu bakoitzak master zehatz batzuekin bakarrik onartzen du PARS programa. Ondorengo taulan ikusi daiteke zein gradu eta masterren artean egin daitekeen PARS.

Gaur egun, gradu guztietan eskaintzen da PARS, Industriari aplikatuta Ingeniaritza Fisikoan izan ezik.

Gradua Masterra ECTS kopurua
Energiaren Ingeniaritza Energia eta Potentzia Elektronikan Unibertsitate Masterra 330
Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra  
Ingeniaritza Biomedikoa Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra 330
Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren Unibertsitate Masterra 330
Industria Elektronikako Ingeniaritza Energia eta Potentzia Elektronikan Unibertsitate Masterra 330
Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra  
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra  
Ingeniaritza Informatikoa Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra 330
Ingeniaritza Mekatronikoa Robotika eta Kontrol Sistemen Unibertsitate Masterra 330
IIngeniaritza Mekanikoa Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 330
Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Operazio Logistiko eta Produktiboen zuzendaritza unibertsitate masterra 330

IZEN EMATEA ETA ARAUTEGIA

Ibilbide akademiko honetan izena eman nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu ondoren agertzen diren botoietan.

1.mailako ikaslea naiz

Izen ematea Maiatzak 1tik Ekainak 13ra zabalik.

3.mailako ikaslea naiz

Izen ematea Maiatzak 7tik Ekainak 13ra zabalik.

PARSaren Araudi Akademikoa

Informazio gehiago behar baduzu.

 

 

Ohiko galderal PARS programaren inguruan

1. Zer da eta zein abantaila ditu?

2. Nork hartu dezake parte?

3. Noiz eman dezaket izena PARS programan atxikitzeko?

4. Zeintzuk dira sartzeko baldintzak?

5. Noiz hasi naiteke PARS programan?

6. Zein dira ezaugarriak eta egin beharrak 2.mailan sartzen banaiz?

7. Zein dira ezaugarriak eta egin beharrak 4.mailan sartzen banaiz??

8. Bateragarria da Mugikortasun programekin?

9. Bateragarria da Dual programarekin?

10. Behin PARSen izena eman ondoren, atzera botatzeko aukera dut?

11. Zeintzuk dira PARS programan jarraitzeko baldintzak?

12. Ingeniaritzako gradu guztietan eskaintzen da PARS aukera?

 

Erantzunak:

1. Zer da eta zein abantaila ditu?

PARS programak (Programa Académico de Recorrido Sucesivo) gradu ikasketak eta master ikasketak lotzeko aukera ematen du eta, horri esker, denbora-tarte laburragoan bi tituluak (gradua + masterra) lortuko dituzu. PARS programa bakarrik lotura zuzena duten graduen eta masterren artean ahalbidetzen da.

PARS programan 2. mailan sartuz gero, urtebete oso bat aurrezteko aukera izango duzu. 4. mailan sartzean, ordea, urte erdi aurreratuko duzu ikasketen amaiera.

2. Nork hartu dezake parte?

PARS programan 2. edo 4. mailetan hasteko aukera dago, baldintza hauek betetzen badituzu:

  • Ikasitako graduko ikasmaila guztiak lehenengo deialdian gaindituta izatea.
  • Ingeleseko B2 maila edo baliokidea izatea.
  • Unibertsitaterako sarbide nota > 7 izatea (bakarrik 2.mailan PARSarekin bat egin nahi dutenarentzako).

3. Noiz eman dezaket izena PARS programan atxikitzeko?

PARS programan izena emateko eskaera 1. edo 3. kurtsoaren amaieran egiten da, maiatzaren bigarren hamabostaldian. Eskaera online egiten da orientazio hitzaldietan partekatzen den esteka elektronikoa erabiliz. Zure graduko koordinatzailearekin hitz egin dezakezu xehetasunak ezagutzeko.

Izena eman eta gero, hautaketa prozesuan parte hartuko duzu. Prozesuan bete beharreko baldintzak egiaztatuko dira eta elkarrizketa bat izango duzu, PARS programaren abantailak eta eginbeharrekoak zurekin partekatzeko.

Hautaketa prozesuan baiezkoa jasotzen baduzu, PARS programaren matrikula zure matrikula arruntarekin batera egingo duzu, epealdi arruntean.

4. Zeintzuk dira sartzeko baldintzak?

Programa honek ahalbidetuko dizu unibertsitateko urte kopurua murrizten, beraz hainbat urtetan ahalegin gehigarri bat eskatuko dizu. Horregatik, parte hartu nahi duten ikasleek baldintza batzuk bete behar dituzte: 

  • Ikasitako graduko ikasmaila guztiak lehenengo deialdian gaindituta izatea.
  • Ingeleseko B2 agiria edo baliokidea izatea.
  • Unibertsitaterako sarbide nota > 7 izatea (bakarrik 2.mailan PARSarekin bat egin nahi dutenarentzako).

5. Noiz hasi naiteke PARS programan?

PARS ibilbidean 2. mailan edo 4. mailan hasi zaitezke. Dena den, 4. mailan hasteko aukera Master batzuentzako bakarrik dago ahalbidetuta.

6. Zein dira ezaugarriak eta egin beharrak 2. mailan sartzen banaiz?

PARS modalitate hau aukeratzen baduzu, graduko 2. eta 3. mailan 30 ECTS gehigarri egingo dituzu (15 ECTS kurtso bakoitzean). ECTS gehigarri hauek online ikasgaiak izango dira (nahiera formatuan lantzekoak, zure erritmora). 3. maila bukatu ondoren, masterreko ikasgaiekin hasi ahalko zenuke. Gradua bukatzeko faltako zaizkizun 30 ECTS-ak gradu bukaerako lanari (GBL) dagozkio, eta hau enpresan astean 20 orduz lan eginez osatuko dituzu masterreko lehen eta bigarren seihilekoetan. Modu honetan, masterreko lehen mailan enpresako esperientzia masterreko ikasketekin uztartuko dituzu. Modalitate hau aukeratuz gero, graduan ezingo duzu Dual programan parte hartu, baina masterrean enpresa esperientzia bermatuta dago lehenengo mailan.

2. mailan PARS programan txertatuko bazina, gradua eta masterra 4,5 urtetan egiteko aukera izango duzu, ohikoak diren 5,5 urte beharrean.

1090x560

7. Zein dira ezaugarriak eta egin beharrak 4. mailan sartzen banaiz?

PARS modalitate hau aukeratzen baduzu, graduko 1. 2. eta 3. mailak ohiko programa akademikoa normaltasunez burutuko duzu (kreditu gehigarririk gabe). Graduko lehen 3 urteetan beraz, Dual programan parte hartu ahalko duzu (ikasketak eta lana uztartuz). Graduko 4. mailako lehen seihilekoa bukatu ondoren, otsailean, Masterreko bigarren seihilekoa egiten hasiko zinateke. Gradua bukatzeko falta diren 30 ECTS-ak gradu bukaerako lanari (GBL) dagozkio, eta hau enpresan astean 20 orduz lan eginez osatuko zenuke. Modu honetan, masterreko lehen kurtsoa enpresako esperientziarekin uztartuko duzu. 

Modalitate hau aukeratuz gero, gradua eta masterra 5 urtetan egiteko aukera izango duzu, ohikoak diren 5,5 urte beharrean.

1090x560

8. Bateragarria da Mugikortasun programekin?

Masterrean mugikortasun programan parte hartu daiteke, baina ez da bateragarria graduko mugikortasun programekin.

9. Bateragarria da Dual programarekin?

Bai, Gradu eta Master Amaierako Lanak (GBL / MBL) enpresan egingo dituzu, baino graduko 2.eta 3.mailan ezingo dituzu lana eta ikasketak uztartu. 

10. Behin PARSen izena eman ondoren, atzera botatzeko aukera dut?

Bai, kurtso akademikoa bukatzean PARS programan baja eman dezakezu eta gainditutako ikasgai gehigarri horiek hurrengo kurtsoetan ez dituzu egin beharko. 

11. Zeintzuk dira PARS programan jarraitzeko baldintzak?

Kurtsoz kurtso ikasgai guztiak gainditu behar dira. Konpentsazio sistema ikasturteko ikasgaietan aplikatu ahalko da, araudi akademikoan jasotzen den moduan, baino ez PARS-eko ikasgai gehigarrietan.

12. Ingeniaritzako gradu guztietan eskaintzen da PARS aukera?

Gradu guztietan eskaintzen da, Industriari aplikatuta Ingeniaritza Fisikoan izan ezik.

Hurrengo taulan laburbilduta jasotzen dira gradu bakoitzak zein masterrekin onartzen duen PARS programa.

Gradua Masterra ECTS kopurua
Energiaren Ingeniaritza Energia eta Potentzia Elektronikan Unibertsitate Masterra 330
Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra  
Ingeniaritza Biomedikoa Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra 330
Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren Unibertsitate Masterra 330
Industria Elektronikako Ingeniaritza Energia eta Potentzia Elektronikan Unibertsitate Masterra 330
Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra  
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra  
Ingeniaritza Informatikoa Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra 330
Ingeniaritza Mekatronikoa Robotika eta Kontrol Sistemen Unibertsitate Masterra 330
IIngeniaritza Mekanikoa Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 330
Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Operazio Logistiko eta Produktiboen zuzendaritza unibertsitate masterra 330

 

Unibertsitatea baino gehiago gara