Instalazioak eta baliabideak
Campuseko instalazioak
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa arduratzen da Arrasaten ematen den Mekanikako Ingeniaritza Gradua kudeatzeaz.
Arrasateko Campusa
Mekanikako Ingeniaritza Gradua Arrasaten ikasi ahal izango duzu. Bertan, elkarren artean oso hurbil dauden 3 eraikinetan banatuta daude gure instalazioak. Iturripe egoitzan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioez gain (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko hainbat gela dituzu eskura. Bestalde, handik oso hurbil, Uribarri eta Garaia egoitzak daude. Garaia Berrikuntza Gunean daude kokatuta, eta laborategirik puntakoenak dituzte praktika batzuk bertan egiteko.
Gure Laborategiak
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan Mekanikako Graduko praktikak eta proiektuak egiteko 13 laborategi ditugu, eta hauek puntako ekipamendua daukate, bai ikerketarako eta baita ikasgaiekin lotutako ezagutzak era praktikoan lantzeko ere. Inolako zalantza barik gure instalazio eta laborategiak ikasketen indargunetako bat dira.
Gure laborategien artean eskura izango dituzu oinarrizko ezagutzak praktiken bidez lantzeko hainbat gune, adibidez, fisika, kimika, fluidoak, elektrizitate eta teknologia.
Gai teknologikoetan, gradu amaierako lanetan eta lan-ikaste partekatzean berriz, Goi Eskola Politeknikoan Mekanikako arloan ditugun ikerketa lerroetako ekipamenduak erabiliko dituzu. Besteak beste honako laborategiak izango dira erabiliko dituzunak:
- Materialen portaera.
- Materialen prozesaketa, txirbil-harroketa eta konformazioa.
- Akustika eta bibrazioa.
- Fluidoen portaera eta propietateak.
- Material plastikoen eta konpositeen prozesaketa.
- CAD-CAM-CAE.
- Automatizazio eta kontrola.
- Sistema pneumatiko eta hidraulikoak.
- Prototipoak.
Bizi Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.
Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.
Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.
Zerbitzuak
- Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
- Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
- Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
- Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
- Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
- Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…
Unibertsitateko zerbitzu guztiak
Hezkuntza Behar Bereziak
Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:
- Erakundeko enpresa medikua.
- Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
- Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
- Titulu koordinatzailea.
- Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.
ARRETA PSIKOLOGIKORAKO ZERBITZUA
Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.
MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.
Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.
Zerbitzua doakoa da.




