Ostatua eta garraioa

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Biomedikoa

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Ostatua eta garraioa

Ingeniaritza Biomedikoa Mondragon Unibertsitatean ikasi nahi baduzu, ez duzu-ostatu-arazorik izango, gure Ikastetxe Nagusian bizitzeko aukera baitaukazu. Independentzia handiagoa nahi baduzu, berriz, pisu bat parteka dezakezu ikaskide batzuekin. Lagunduko dizugu pisua aurkitzen, zure egoera berean dauden beste ikasle batzuekin parteka dezazun.

Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia

Mondragon Unibertsitateko Pedro Biteri Ikastetxe Nagusia Ingeniaritza Biomedikoko Gradua ikasiko duzun campusetik oso gertu dago eta 197 pertsonentzako plazak ditu. Ikastetxe Nagusiko instalazioetan jarduerak egin ahal izango dituzu, kirola egin, ikasteko guneez gozatu, logela partekatu edo banako bat aukeratu, eta, batez ere, lagun berriak egin. Gainera, ikasketak osatzeko behar duzun prestakuntza-laguntza eskuratu ahal izango duzu.

Ezagutu gure Ikastetxe Nagusia

 

Ikasleentzako etxebizitza partekatuak

Jarri harremanetan "GERTU" higiezinen agentziarekin

GERTU higiezinen agentzia

Unibertsitaterako garraio publikoa

Mondragon Unibertsitateak ez du zerbitzu propiorik, baina garraio publikoko sare handi bat dago campusera etortzeko.

Unibertsitaterako autobusak eta trenak

Unibertsitatea baino gehiago gara