TITULAZIO BIKOITZA : Gradua+Masterra

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Biomedikoa

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045910, type=text, options=[]}

Katalogoa

TITULAZIO BIKOITZA: GRADUA + MASTERRA

LORTU INGENIAIRTZA GRADUA + UNIBERTSITATE MASTERRA 4,5 URTETAN

EZAUGARRIAK

DENBORA AURREZTUKO DUZU

2. mailan sartuz gero, urtebete oso bat aurreztuko duzu. 4. mailan sartzean, ordea, urte erdia aurreztuko duzu.

GRADUKO ETA MASTERREKO IKASGAIAK BATERA EGINGO DITUZU

Gradua amaitu aurretik Masterreko irakasgaiekin hasiko zara.

UNEORO UTZI DEZAKEZU IBILBIDEA

2. mailan ekin arren, ez zaude derrigortuta Masterra egitera.

ESKAINTZA

Gradua Masterra ECTS kopurua
Energiaren Ingeniaritza Energia eta Potentzia Elektronikan Unibertsitate Masterra 330
Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra  
Ingeniaritza Biomedikoa Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra 330
Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren Unibertsitate Masterra 330
Industria Elektronikako Ingeniaritza Energia eta Potentzia Elektronikan Unibertsitate Masterra 330
Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra  
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra  
Ingeniaritza Informatikoa Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra 330
Ingeniaritza Mekatronikoa Robotika eta Kontrol Sistemen Unibertsitate Masterra 330
IIngeniaritza Mekanikoa Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 330
Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Operazio Logistiko eta Produktiboen zuzendaritza unibertsitate masterra 330

IZEN EMATEA ETA ARAUTEGIA

Ibilbide akademiko honetan izena eman nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu ondoren agertzen diren botoietan.

1.mailako ikaslea naiz

Izen ematea Maiatzak 1tik Ekainak 13ra zabalik.

3.mailako ikaslea naiz

Izen ematea Maiatzak 7tik Ekainak 13ra zabalik.

PARSaren Araudi Akademikoa

Informazio gehiago behar baduzu.

 

 

Ohiko galderal PARS programaren inguruan

1. Zer da eta zein abantaila ditu?

TITULO BIKOITZAK gradu ikasketak eta master ikasketak lotzeko aukera ematen du eta, horri esker, denbora-tarte laburragoan bi tituluak (gradua + masterra) lortuko dituzu.Bakarrik lotura zuzena duten graduen eta masterren artean ahalbidetzen da.

Programan 2. mailan sartuz gero, urtebete oso bat aurrezteko aukera izango duzu. 4. mailan sartzean, ordea, urte erdi aurreratuko duzu ikasketen amaiera.

2. Nork hartu dezake parte?

Programan 2. edo 4. mailetan hasteko aukera dago, baldintza hauek betetzen badituzu:

- Ikasitako graduko ikasmaila guztiak lehenengo deialdian gaindituta izatea.

- Ingeleseko B2 maila edo baliokidea izatea.

- Unibertsitaterako sarbide nota > 7 izatea (bakarrik 2.mailan hasi nahi dutenarentzako).

3. Noiz eman dezaket izena PARS programan atxikitzeko?

Izena emateko eskaera 1. edo 3. kurtsoaren amaieran egiten da, maiatzaren bigarren hamabostaldian. Eskaera online egiten da orientazio hitzaldietan partekatzen den esteka elektronikoa erabiliz. Zure graduko koordinatzailearekin hitz egin dezakezu xehetasunak ezagutzeko.

Izena eman eta gero, hautaketa prozesuan parte hartuko duzu. Prozesuan bete beharreko baldintzak egiaztatuko dira eta elkarrizketa bat izango duzu, programaren abantailak eta eginbeharrekoak zurekin partekatzeko.

Hautaketa prozesuan baiezkoa jasotzen baduzu, programaren matrikula zure matrikula arruntarekin batera egingo duzu, epealdi arruntean.

4. Noiz hasi naiteke programan?

2. mailan edo 4. mailan hasi zaitezke. 4. mailan hasteko aukera Master batzuentzako bakarrik dago ahalbidetuta.

5. Zein dira ezaugarriak eta egin beharrak 2. mailan sartzen banaiz?

Modalitate hau aukeratzen baduzu, graduko 2. eta 3. mailan 30 ECTS gehigarri egingo dituzu (15 ECTS kurtso bakoitzean). ECTS gehigarri hauek online ikasgaiak izango dira (nahiera formatuan lantzekoak, zure erritmora). 

3. maila bukatu ondoren, masterreko ikasgaiekin hasi ahalko zenuke. Gradua bukatzeko faltako zaizkizun 30 ECTS-ak gradu bukaerako lanari (GBL) dagozkio, eta hau enpresan astean 20 orduz lan eginez osatuko dituzu masterreko lehen eta bigarren seihilekoetan. Modu honetan, masterreko lehen mailan enpresako esperientzia masterreko ikasketekin uztartuko dituzu. 

Gradu + Master Titulazio Bikoitzak dakarren lan-karga akademiko handia eta ikasturte osoa gainditzeko baldintza kontuan hartuta, ez da gomendatzen Dual programan sartzea masterreko lehen mailara arte.

Modalitate honekin gradua eta  masterra 4,5 urtetan egiteko aukera izango duzu, ohikoak diren 5,5 urte beharrean.

6. Zeintzuk dira ezaugarriak eta egin beharrak 4. mailan sartzen banaiz?

Modalitate hau aukeratzen baduzu, graduko 1. 2. eta 3. mailak ohiko programa akademikoa normaltasunez burutuko duzu (kreditu gehigarririk gabe).

 Graduko lehen 3 urteetan beraz, Dual programan parte hartu ahalko duzu (ikasketak eta lana uztartuz). 

Graduko 4. mailako lehen seihilekoa bukatu ondoren, otsailean, Masterreko bigarren seihilekoa egiten hasiko zinateke. 

Gradua bukatzeko falta diren 30 ECTS-ak gradu bukaerako lanari (GBL) dagozkio, eta hau enpresan astean 20 orduz lan eginez osatuko zenuke.

Modu honetan, masterreko lehen kurtsoa enpresako esperientziarekin uztartuko duzu. 

Modalitate hau aukeratuz gero, gradua eta masterra 5 urtetan egiteko aukera izango duzu, ohikoak diren 5,5 urte beharrean.

7.  Bateragarria da Mugikortasun programekin?

Masterrean mugikortasun programan parte hartu daiteke, baina ez da bateragarria graduko mugikortasun programekin..

8. Behin GRADU+MASTER izena eman ondoren, atzera botatzeko aukera dut?

Bai, kurtso akademikoa bukatzean programan baja eman dezakezu eta gainditutako ikasgai gehigarri horiek hurrengo kurtsoetan ez dituzu egin beharko. 

9. Zeintzuk dira programan jarraitzeko baldintzak?

Kurtsoz kurtso ikasgai guztiak gainditu behar dira. Konpentsazio sistema ikasturteko ikasgaietan aplikatu ahalko da, araudi akademikoan jasotzen den moduan, baino ez Gradu+Master TITULAZIO BIKOITZAko  ikasgai gehigarrietan.

10. Zein ingeniaritzatan egin dezaket Gradu + Master Titulazio Bikoitza?

Kurtsoz kurtso ikasgai guztiak gainditu behar dira. Konpentsazio sistema ikasturteko ikasgaietan aplikatu ahalko da, araudi akademikoan jasotzen den moduan, baino ez PARS-eko ikasgai gehigarrietan.

Gradua Masterra ECTS kopurua
Energiaren Ingeniaritza Energia eta Potentzia Elektronikan Unibertsitate Masterra 330
Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra  
Ingeniaritza Biomedikoa Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra 330
Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren Unibertsitate Masterra 330
Industria Elektronikako Ingeniaritza Energia eta Potentzia Elektronikan Unibertsitate Masterra 330
Energia Sistema Adimendunetan unibertsitate masterra  
Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra  
Ingeniaritza Informatikoa Datuen Analisia, Zibersegurtasuna eta Hodei-Konputazioko Unibertsitate Masterra 330
Ingeniaritza Mekatronikoa Robotika eta Kontrol Sistemen Unibertsitate Masterra 330
IIngeniaritza Mekanikoa Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra 330
Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Operazio Logistiko eta Produktiboen zuzendaritza unibertsitate masterra 330

 

Unibertsitatea baino gehiago gara