Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Biomedikoa

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Mugikortasuna eta nazioartekotzea

Seguru aski, behin baino gehiagotan entzungo zenuen lan-munduan lehia oso handia dela. Halaxe da, bai, eta horregatik komeni da esperientzia gehigarria izatea, ibilbide profesionalari errazago ekiteko.

Ingeniaritza Biomedikoko Gradua egiten ari zaren bitartean, Mondragon Unibertsitatearen Mugikortasun eta Nazioartekotze Programaz balia zaitezke. Hartara, munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batzuetan ikasteko eta nazioarteko enpresetan lan egiteko aukera izango duzu, Gradu Bukaerako Lana egiten ari zarela

Ikasturtea Titulazioa Atzerrian ikasi Proiektua Atzerrian MUGIKORTASUNA GUZTIRA
2019-2020 Ingeniaritza Biomedikoa Gradua 17,7% 32,4 % 50 %

Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak

Lan-aukera gehiago izango duzu

Etorkizunerako harreman-sarea osatuko duzu

 

Autonomia eta ekimen-maila handiagoak izango dituzu lanean

Maila ona hartuko duzu beste hizkuntza batzuetan

Mondragon Unibertsitatearen mugikortasun-programak

Mugikortasuneko eta nazioartekotzeko hainbat programa baliatu ahal izango dituzu, honako helburu hauekin:

  • Zure graduko ikasketak osatzea.
  • Graduondoko titulazio bat lortzea.
  • Lan-esperientzia bat bizitzea.
  • Gradu Bukaerako Lana egitea.

Erasmus bekak

Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako unibertsitate ospetsuetan ikasteko aukera izango duzu, eta egiten dituzun kredituak zure "learning agreement" delakoan jasoko zaizkizu.

Atzerrian ikasi ahal izateko:

  • 1. eta 2. mailetan izan dituzun notak hartuko dira kontuan.
  • Atzerriko hizkuntzetan duzun maila ebaluatuko da.
  • Zure portaera baloratuko da.

Gradu Bukaerako Lana eta atzerriko praktikak

Ikasketa akademikoak osatzeko ez ezik, atzerrian lan eginez —Europan zein Europatik kanpo— esperientzia profesionala hartzeko ere lagungarri zaizu programa hori, teknologia biomedikoko enpresetan praktikak egin baititzakezu, edo Gradu Bukaerako Lana burutu.

 

Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu Ingeniaritza Biomedikoa?

  • Polonia
  • Txekiar Errepublika
  • Malta
  • Italia
  • Belgika
  • Alemania
  • Portugal
  • Frantzia
  • Austria
  • Estatu Batuak

Unibertsitatea baino gehiago gara