Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta konpetentziak
Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko tituludunak honako kualifikazioak izango dituzte:
TALDE LANA
Diziplina anitzeko taldetan lan egin garapen zientifiko-teknologiko berriak garatzeko.
OINARRI ZIENTIFIKOAK
Oinarrizko Zientzien oinarriak arazo industrialetan aplikatu teknologia berritzaileak sortzeko eta zientziaren garapenean laguntzeko.
BERRIKUNTZA
Egungo teknologien limiteak hedatzeko.
HARDWARE ETA SOFWRARE SISTEMAK
Hardware eta software sistemak garatu sektore ezberdinetako enpresen beharrei erantzuna emateko.
TEKNOLOGIAREN GARAPENA
Teknologia berritzaileak garatu eta moldatzeko testuinguru industrialean soluzio eraginkor eta egonkorragoak sortzeko.
Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko Gradua ikasteko baldintzak:
- Eguneroko bizitzan ematen diren fenomenoak deskribatzen dituzten legeek nola funtzionatzen duten jakiteko kuriositatea daukat.
- Fisika eta Matematika ondo ematen zaizkit/gustoko ditut.
- Teknologia berritzaileak eta hauen aplikazioa ingurune industrialean interesatzen zaizkit.
- Kuriositate handia duen persona bat naiz, beti gauza berriak ikasteko gogotsu.
- Talde lana gustoko dut eta elkarlana ondo ematen zait.
- Fisika eta Matematika oso gogoko ditut eta pertsonen bizimodua hobetzeko erabiltzea gustatuko litzaidake.
- Kontzeptu teorikoak zein hauen aplikazio praktikoa industriari gertuko zaizkion proiektuetan interesatzen zaizkit.
Identifikatzen bazara, Ingeniaritza Fisikoko Gradua da zuretzat aukerarik egokiena.
Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko Gradura sartzeko baldintzak
Graduko irakasgaiak
- Fisika kuantikoa
- Elektronika eta Automatika
- Kriptografia Poskuantikoa
- Robotika, Modelaketa eta Kontrola
- Adimen Artifiziala: ikaskuntza Automatikoa
- Ingeniaritza/Fisikari aplikatutako Metodo Matematikoak
- Optika eta Ikuspen Artifiziala
Lan-irteerak
Honako lanpostu hauek beteko dituzu:
- Proiektu kudeaketa eta zuzendaritza
- Datu analisia
- Softwarea edo hardwarea garapena
- Ekipamendu garapena
- Irakaskuntza