Praktikak eta gradu bukaerako lana
Titulazio Ofiziala
Ikus-entzunezko Komunikazioan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Aretxabaleta
Plazak
50 plaza
Hizkuntza
Euskara, gaztelera eta ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Praktikak eta Grado Bukaerako Lana
Mondragon Unibertsitateak enpresa eta erakundeekin duen harreman estuari esker, hauen beharrak ezagutzeko aukera dugu, bai ikerkuntzan zein proiektuen garapenean. Ikasle guztiek, graduko ikasketak burutzen dituzten bitartean edo hauek bukatzear daudela, praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak (GBL) egiten dituzte enpresetan, erakundeetan, unibertsitatean bertan edo atzerrian. Ikerketa proiektuetan ere modu zuzenean parte hartzen dute.
Praktikak enpresetan
Hirugarren mailan daudenean, ikasleek komunikazioaren alorreko zenbait enpresa eta erakundeetan egiten dituzte praktikak jasotako heziketaren osagarri modura; horren truke, 12 ECTS jasotzen dituzte. Praktika aldiak irauten duen bitartean (300 ordu gutxienez) ikaslearen garapenari jarraipen zuzena egiten zaio, bai unibertsitatetik tutore baten bitartez, baita enpresako tutorearen bitartez ere. Praktikak egitea derrigorrezkoa da.
Aldi horretan, enpresak agindutako lana egiten dute, baina, horrez gain, hausnartu eta eztabaidatu egiten dute izandako esperientziaren gainean. Denbora guztian unibertsitateak eta enpresak gidatu egiten dute ikaslea praktika horietan, tutoreak erabilita.
Gradu Bukaerako Lana
Laugarren mailan daudenean ikasleek Gradu Bukaerako Lana (GBL) egiten dute banaka zein taldeka, eta, ordainez, 18 ECTS jasotzen dituzte. Lan horiek empresa edo erakunde baten eskaerari erantzun behar diote. Ikerkuntza lan osatuagoa da, epaimahai baten aurrean defendatu beharrekoa. Hemen ere, lana egin bitartean ikasleek tutore bat izaten dute bai enpresan eta baita fakultatean ere. Gradu titulua jasotzeko ezinbestekoa da Gradu Bukaerako Lana (GBL) gainditzea, eta berau aurkezteko ikasleek gaindituta izan behar dituzte irakasgai guztiak.
Enpresa kolaboratzaileak
Praktikak eta Gradu Bukaerako Lana (GBL) egiteko, Mondragon Unibertsitateak enpresa eta erakunde ugarirekin egiten du lan, besteak beste, honakoekin: