Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza (15 aipamen duala)

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043972, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikus-entzunezko Komunikazio Gradurako proiektu errealetan oinarrituriko ikaskuntza

Graduaren helburua komunikazioaren arloko profesionalak trebatzea da, askotariko diziplina, joera eta plataforma digitaletara eta ikus-entzunezkoen eta komunikazio digitalaren mundura egokitzen ikasteko, mundu hori etengabe ari baita aldatzen.

Mendeberri 2025

Mendeberri 2025 Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-eredua da. Helburua ekintzen bitartez pertsonaren garapenean eragitea da, horretarako hainbat baliabide erabiliz, ezagutu nahi dugun munduarekin harremanetan egoteko eta bizitzan zehar mundu horretan nola parte hartu erabakitzeko.

Esparru horren barnean, uste dugu POI (proiektuetan oinarrituriko ikaskuntza) eta PBL (ingelesez) ikaskuntza-eredua lagungarri izango zaizula etorkizuneko zure lanpostuan bazeunde bezala ikasteko. Izan ere, ikus-entzunezko hizkuntzari eta tresnei buruzko ezagutzak eskuratzeaz gainera, taldean lan egiten eta sormena eta konpetentzia profesional zein pertsonalak garatzen ikasiko duzu.

Komunikatzaile arduratsu, eraldatzaile eta konprometituak gaitu nahi ditugu, errealitatea kritikoki interpretatzen eta aldi berean nor diren jakingo dutenak, gizarte aldakor honetara egokitzeko.

Modulu bakoitzean, erronka praktiko bati helduko diozu; adibidez, film labur bat edo dokumental bat egitea, zinema-jaialdi bat antolatzea edo marketin-plan bat sortzea. Halako proiektuei esker, ikasitakoa testuinguru errealetan praktikan jartzeko aukera izango duzu.

Hona hemen gure ikasleen proiektu pare bat. Egin nahi zenuke antzeko zerbait?

Hala, ikus-entzunezko komunikazioaren arloan profesional gisa lan egiteko behar dituzun konpetentziak garatuko dituzu, eta, horretarako, praktika eta proiektuei esker, esperientzia profesionala eskuratuko duzu, are ikasketak amaitu aurretik ere.

Zure ikaskuntzaren protagonista

Zure ezagutzak zabaltzeko behar duzun informazioa bilatzen, laburtzen eta datu beharrezkoenak barneratzen ikasiko duzu.

Erronka errealen bitartez ikasi

Etorkizuneko zure lanbidearen errealitatea ezagutu, eta eskuz esku lan egingo duzu hainbat sektoretako enpresekin.

Tutoretza

Gradu guztian zehar, tutore baten laguntza izango duzu, erronkak konpontzeko eta konpetentzia profesional zein pertsonalak garatzeko.

 

Unibertsitate-enpresa harremana

Unibertsitatea baino gehiago gara