Ibilbideak

Titulazio Ofiziala

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza (15 aipamen DUALA)

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043972, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

BI ZIKLO ETA BI IBILBIDE

Bi ziklotan dago antolatuta Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua. Lehenengo zikloak hartzen ditu 1. eta 2. ikasturteak; bigarren zikloak, aldiz, 3. eta 4. mailak.

Lehenengo zikloko bi urteak baliatuko dituzu komunikazio mundura hurbiltzeko eta mundu zabal honetako hainbat esparru gertuagotik ezagutzeko: Internet, irratia, telebista, zinema, komunikazio idatzia... eta hainbat diziplina lantzeko: argazkigintza, podcast-ak, grafismoa eta bideogintza, besteak beste. Bigarren zikloan, ibilbidea aukeratzen da. Graduak bi ibilbide eskaintzen ditu eta horietako bat hautatu beharko duzu:

IBILBIDEAK

Bi ibilbide dituzu aukeran Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduan:

  1. Ikus-entzunezko sormena ibilbidea. Ibilbide honetan, era guztietako ikus-entzunezkoak egingo dituzu. Aukera izango duzu ikus-entzunezko baten sorkuntzan dauden rol eta lanpostuak ezagutzeko eta horietan aritzeko, esaterako: gidoien sorkuntza, produkzioa, errealizazioa, zuzendaritza, argiztapena, soinua, grafismoa, edizioa…
  2. Komunikazio digitala ibilbidea. DUALA. Aukera honetan jorratuko dituzu, bereziki, esparru digitaleko lanbideak. Bigarren ibilbide hau lotuta dago erakundeen komunikazio korporatiboarekin, beti ere, ikus-entzunezkoek esparru horietan duten garrantzia kontuan hartuta. Gainera, landuko dituzu esandakoekin lotutako ezagutzak, hala nola marketin digitala, komunikazio-planen diseinua, produktuen zabalkunde-prozesuak eta ekitaldien antolaketa. Bigarren ibilibide honetako izango duzu aukera dual eredua aukeratzeko.

Ezagutu gure ikasketa-plana

 

Unibertsitatea baino gehiago gara