Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza (15 aipamen duala)

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043972, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Campuseko instalazioak

Ikus-entzunezko Komunikazio Gradua Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean ematen da, Aretxabaletan.

Aretxabaletako campusa

Aretxabaletako campusean ikasi ahalko duzu Ikus-entzunezko Komunikazioa. 2013an inauguratu genuen eraikina, proiektu praktikoak egiteko teknologiarik berrienarekin: platoa, edizio-aretoak, irrati-estudioak, espazioak, eta abar.

 

ARETXABALETAKO CAMPUSA: 360 º-KO BISITA BIRTUALA

Bizi unibertsitatea!

Bai Mondragon Unibertsitatean, bai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko campusean, kirolaz, kulturaz eta orobat aisialdiaz gozatzeko aukera zabala dago. Unibertsitatea, gainera, inguruarekin bat eginda dago, eta ikasleek gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte gizarte osoari begira: zinema-jaialdia, lehiaketak, orotariko jardunaldiak, lehiaketak, literatura-astea, etab.

Jarduera horiek guztiak hezkuntza-proiektuaren osagaiak dira, eta haien helburua gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea da.

 

Ekipamendu espezializatuko ikasgelak eta tailerrak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Ikus-entzunezko Komunikazio Graduak ekipamendu teknologiko gorena dauka telebista- eta irrati-programak egiteko, bideoak editatzeko, proiektu digitalak garatzeko, eta abar.

Hona hemen Aretxabaletako campusean aurkituko dituzun espazioetako batzuk:

 

Telebista platoa

Ongi hornitua: argiztapena, errealizazio-aretoa, Chroma...

Informatika-gela

Proiektu digitalak egiteko azken belaunaldiko ordenagailuak eta gailu digitalak.

Irrati-estudioa

Zeure irratsaioak grabatu, editatu eta emateko.

 

Multimedia-gela

Proiektuak eta gradu bukaerako lanak egiteko punta-puntako teknologia.

Erabilera anitzeko espazioak

Zure proiektuak taldean garatzeko.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: Zure izapideak online egiteko.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasteko gelak.
  • Kirol Zerbitzua: Irteerak, ikastaroak, lehiaketak eta kirol-instalazioetarako sarbidea.
  • Jantokia: Bazkaltzeko edo atseden hartzeko toki bat.
  • KoNet: Kontsultatu zure notak eta beste hainbat gauza zure mugikorrean.
  • Campus Birtuala: E-learning plataforma bat zure ikasketak osatzeko.
  • Desgaitasunak dituzten pertsonentzat egokituriko espazioak: Laguntzaileak, ikasketen egokitzapena.
  • Ikaskuntzarako laguntza: Orientabidea, inprimagailuak, ordenagailuak...

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara