Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Enpresa Adminstrazioa eta Zuzendaritzan Graduatua.

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Oñati, Bidasoa, Bilbao

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

DUALA, Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Helburuak

Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Graduaren helburu orokorra enpresa publikoak zein pribatuak eraginkortasunez gidatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea da. Profesional horiek gehienbat eskatzen dituzten sektoreak industria eta zerbitzuak dira, eta lanpostuak, besteak beste, arlo hauei lotuta egongo dira:

  • Finantzarioa (Bankuak, Aseguruak, finantza merkatuak...)
  • Merkataritza (marketin, salmentak, bezeroak…)
  • Logistika (logistika, garraiolaritza, nazioarteko merkataritza…)
  • Pertsonen Zuzendaritza eta koordinazioa.
  • Enpresa ekimen berriak.
  • Aholkularitza eta ikuskaritza
  • Enpresa Informazio Sistemak (Ezagutzaren kudeaketa, komunikazioa…)
  • Irakaskuntza eta ikerkuntza

Konpetentzia

Tituluaren Konpetentzia Orokorrak:

  • Enpresen kudeaketa eta zuzendaritzari buruzko ezagutzak ulertzea eta interpretatzea.
  • Enpresa edo erakunde bat kudeatu eta administratzeko gai izan.
  • Enpresa edo erakunde baten edozein arlo funtzionalean integratzeko eta edozein kudeaketa lana burutzeko gai izan.
  • Enpresaren informazioa identifikatu eta ebaluatzeko gai izan, erabakiak hartzeko.
  • Enpresako arlo funtzionalen enpresa proiektuak elaboratu, ebaluatu eta administratzeko gai izan.
  • Harremanak ezarri eta mantendu enpresako barne eta kanpoko esparruan.
  • Aukerak detektatu negozio berriak hasteko, berristeko edota produktu eta zerbitzu berriak garatzeko.
  • Gizarte eraldaketa bokazioa izango duten enpresa proiektuak lideratzeko gai izan.
  • Pertsona eta taldetan oinarritutako lidergo kolaboratzailea garatzeko gai izan.
  • Kultura anitza eta globaleko enpresa ingurunean moldatzeko gai izan.


Zeharkako konpetentziak

  • Talde lana
  • Komunikazio eraginkorra
  • Pentsamendua, arazoak ebaztera bideratuta
  • Erabakiak hartzea
  • Lanaren Ikuspegi globala
  • Ikasten ikasi
  • Informazio konpetentziak
  • Konpetentzia digitalak
  • Ekintzailetasun konpetentziak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara