Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta konpetentziak
"Sor itzazu etorkizuneko erronketarako irtenbideak eta lagundu ezazu mundo hobeago bat eraikitzen””
Produktu digitalen diseinu eta garapeneko ingeniaritza gradu berriak profil hibrido eta diziplinartekoak prestatzen ditu, ingeniaritza eta teknologia digitalak, pertsonengan zentratutako diseinua eta estrategia teknologikoa modu integratuan uztartuz.
Egresatuak gai izango dira produktu, zerbitzu eta soluzio digital konplexuak diseinatu, garatu eta merkaturatzeko, ikuspegi teknikoa, gizatiarra eta negoziokoa bateratuz. Horretarako, pentsamendu konputazional aplikatua, sistema digitalen arkitektura eta garapena, eta segurtasun eta pribatasunarekiko kontzientzia eskuratuko dituzte, baina baita erabiltzaile-esperientziara bideratutako diseinu metodologiak, giza-makina elkarrekintzaren ezagutza eta sentsibilitate etikoa ere, eta hori guztia eraldaketa digitala ulertzeko eta gidatzeko ikuspegi estrategiko eta sistematiko batekin osatuko dute.
Teknologia aurreratuak garatzeko eta ulertzeko gaitasuna, UX eta elkarrekintza berrien diseinua, eta ikuspegi estrategiko aplikatua konbinatuz, gradu honek erakundeetan nodo lokailu gisa jardungo duten talentu berriak sortuko ditu: ez informatikari hutsak, ez diseinatzaile hutsak, baizik eta hiru logikak —teknikoa, gizatiarra eta negoziokoa— modu integratuan menperatzen dituzten profesionalak, eraldaketa digitala modu arduratsu, eraginkor eta inpaktudunean gidatzeko prest.
INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIA DEGITALAK
- Teknologia aurreratuak ulertzea eta garatzea
- Sistema digitalen diseinatzea eta garatzea
- Pentsamendu konputazionala aplikatzea
PERTSONENGAN ZENTRATUTAKO DISEINUA ETA GIZA-MAKINA ELKARREKINTZA
- Giza faktorea ingurune teknologikoetan integratzea
- Erabiltzaile-esperientziara bideratuta diseinatzea
- Sentsibilitate etikoa eta kulturalarekin diseinatzea.
- Interakzio modu berriak aztertzea
ESTRATEGIA ETA BERRIKUNTZA TEKNOLOGIA DIGITALEAN
- Teknologia zentzuz aplikatzeko ikuspegi estrategikoa izatea
- Proiektu teknologikoen kudeaketa ingurune errealetan aplikatzea
- Berritzeko gaitasuna izatea
- Eraldaketa digitala ulertzea
Produktu Digitalen Diseinu eta Garapeneko Ingeniaritza Graduan ikasketo baldintzak:
- Diseinuaren eta teknologiaren munduak erakartzen bazaituzte
- Pantailen atzean dauden pertsonen beharrak ulertzea eta haien egunerokoa erraztuko duten esperientziak sortzea interesatzen bazaizu.
- Pertsona analitikoa bezain sortzailea bazara, eta arazo konplexuei konponbide erabilgarriak bilatzea gustatzen bazaizu.
- Diziplinarteko taldeetan zubiak eraikitzeak eta espezialista ezberdinen arteko "lokailu" izateak motibatzen bazaitu.
- Teknologia sortzeaz gain, garapen horrek gizartean duen eragin etikoa zein soziala zaintzea ezinbestekoa zaizula uste baduzu.
- Teknologiaz gain, estrategia eta negozioa ere interesatzen bazaizkizu.
Identifikatzen bazara, Produktu Digitalen Diseinu eta Garapeneko Ingeniaritza da zuretzat aukerarik egokiena.
Produktu Digitalen Diseinu eta Garapeneko Ingeniaritza Graduan ikasteko baldintzak
Graduko irakasgaiak
- Gizakiak parte-hartzaile gisa dituen ikerketa
- Web-ingeniaritza
- Erabiltzaile-esperientzia
- Programazio aurreratua
- Ikus-komunikazioa
- Prototipatzea I
- Datu-baseak
- Sistema banatuak eta IoT
- Estrategia eta berrikuntza
Lan-irteerak
Honako lanpostu hauek beteko dituzu:
- Produktu digitalen eta estrategiaren departamentua
- Berrikuntza eta eraldaketa digitala
- Erabiltzaile-esperientzia (UX) eta diseinua
- Aholkularitza teknologikoa eta estrategikoa
- Zure enpresa edo Startup propioa

