Estresaren kudeaketa

Estresaren kudeaketa tailerra

Lortu beharreko helburuak

Helburu nagusia da estresa autokudeatzeko teknika errazak ezagutu, ikasi eta aplikatzea eguneroko tensio egoeretan, teknika kognitibo, konduktual, fisiko eta emozionalen bitartez.

Halaber, helburu hauek lortu nahi dira:

  • Estresa eragiten duten egoera pertsonalak eta aurrea hartzeko zantzuak ezagutzea, parte hartzen duten pertsonei pasatuko zaien galdetegi baten bitartez.
  • Estresa kudeatzeko teknikak ezagutzea eta eguneroko bizitzan gehitzea.
  • Ohitura Mental Negatiboak ikastea eta menperatzea, gauzen alderdi positiboa indartuz.
  • Osasuna sustatzea.

Metodologia

Prestakuntza saioan landutako gaiei buruzko aurkezpen teorikoak eta ariketa praktikoak egingo dira. Aldi berean, gaiari buruzko ikus-entzunezkoak eta hainbat dokumentu erabiliko dira, email bidez, parte hartzaileek irakurtzeko, saioan bertan landutakoaren ezagutzan sakontzeko.

Prestakuntza saioaren amaieran hobetzeko konpromiso eta ekintza plan bat zehaztuko da. Ekintza planak hobetzeko konpromisoak dira, ohiturak edo portaerak aldatzera zuzenduta. Ikastaroko parte hartzaile bakoitzak ekintza plan bat egin ahal izango du hobetu nahi dituen alderdiei buruz, egin beharreko ekintzak zehaztuz eta bere epeak ezarriz.

Tailerraren iraupena

Tailerrak 8 ordu iraungo du.

Prestatzailea/Coach

Jose Morgado Nisa Soziologoa, International Coaching Schoolek ziurtatutako profesionala. LAPeko goi mailako teknikaria eta Giza Baliabideetako eta Ingurumen Heziketako masterra.