Komunikazio kanal nagusiak

Ikasleekin komunikazio kanal nagusiak

Mondragon Unibertsitateak kanal desberdinak ditu ikasleekin harremanetan jarri ahal izateko.

Hasi webgunearekin berarekin eta fakultate bakoitzak duen intraneta izan behar dira kontutan.

Ikasle berrientzako, bi microsite ditu, non, bakoitzarentzat interesekoa izan daiteken informazioa jasotzen den eta bertatik, edozein motatako kontsultak egin ditzakete gainera "Zuk gadetu guk erantzun" ataletik. PREST da graduko ikasle berriei bideratutako micrositea eta UNIBERTSITATE MASTERRAK berriz masterretako ikasleei bideratutakoa.

Aldi berean, Mondragon Unibertsitateak, online telebista bat ere badu, MUtelebista, non, hainbat ekintza streaming bidez zuenean emititzen diren eta astero erreportai bat argitaratzen da, ikasleentzat interesgarriak izan daitezken gai desberdinekin eta beraien parte hartzearekin.

Sareko hainbat komunikazio kanal ere baditu unibertsitatea: TwitterFacebookLinkedInInstagram y YouTube. Kanal hauen bitartez, unibertsitaeak harremana mantentzen du ikasleekin, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohien elkartearekin, enpresa eta erakundeekin, kolaboratzaileekin eta gizartearekin orokorrean.

Ezin ahaztu MUkomunitatea. Esparru honetan, Mondragon Unibertsitateko ezagutza arlo desberdinetako blogak daude eta gai desberdinen inguruan informazio irekia zabaltzen dute unibertsitatearekin interakzioa mantentzen duten taldeentzat.

Hontaz gain, ikasleek, harreman zuzena izan dezakete irakasleekin directorioaren bidez.

Mondragon Unibertsitateko ikasleekin komunikazioa mantentzeko azken kanala, KoNet App-a izan da. Aplikazio honen bitartez, ikasle bakoitzak, bai bere telefonotik, baita ere ordenagailutik, hainbat aplikaziotara sarrera dauka.