Praktiken gauzaketa

 

PRAKTIKEN FORMALIZAZIOA

Contrato / Convenios de colaboración para la formalización de la práctica:

Unibertsitate-graduak eta masterrak:

Praktikak Kanpoko Praktika Akademikoak garatzeko 2014ko uztailaren 11ko 592/2014 Errege Dekretuaren arabera arautzen dira. Dekretuan adierazten denez, fakultateak emandako hezkuntza-lankidetzako hitzarmen baten bidez formalizatzen dira.

 

Goi Mailako Heziketa Zikloak: LH dual intentsiboko praktika-modalitatea

Praktiken modalitate hori arautzen duen berariazko kontratu bat dago EAEn: Ikas-ekinezko Heziketarako Kontratua.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak emandako eta fakul-tateak kudeaturiko beka baten bidez ere formaliza daiteke.

 

ASEGURUA

Estatuan, istripu-aseguruaren nahitaezko estaldura bermatuta dago.

 

Praktikaren kostu osoa:

  • Alta gizarte-segurantzan
  • Enpresak ikasleari zuzenean ematen dion laguntza-poltsa. Normalean % 2ko atxikipena ezartzen zaio, PFEZren kontzeptuaren pean.

Gizarte Segurantza Graduak eta Unibertsitate-Masterrak

  • Praktika kurrikular eta ez- kurrrikularretan.RLCE 9939 | kostua: 10,51 € hilean

Ikaslearentzako laguntza poltsa

  • Gomendatutako laguntza poltsa: Helburua 8.63€ gordin orduko (LGS) - Gutxienez 6.8 € gordin orduko
  • LH duala intensiboaren kasuan, legezko gutxienekoa = LGSa