myGADE 2020-2021 hezkuntza eskaintzeko eredua

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Gradua (myGADE-Duala)

 
Alde batetik, graduaren hasierako datak eta gai orokorrak zehazten ditugu, eta, bestetik, myGADE graduaren ikaskuntza-dinamikak eta ebaluazio-sistema.

1. Hasiera-datak/Gai orokorrak

Hona hemen graduaren maila desberdinen eta campusen hasiera-datak:
  myGADE 1  myGADE 2  myGADE 3 myGADE 4
Oñati Irailak 22 Irailak 21 Irailak 16 Irailak 16
Irun Irailak 21 Irailak 30 Irailak 14 Irailak 14
Bilbao Irailak 21 Irailak 30    

Irailera begira, taldea bi azpitaldetan banatuko dugu, irakaskuntza bi azpitaldeetan gerta dadin, formatu presentzialean. Asmoa presentzialtasun-irizpideen arabera lan egitea bada ere, aldi batzuetan formatu erdipresentziala hartzeko aukera ere aztertzen ari gara, jarduera akademiko presentzialean zati bat eta on line zati bat dituena. Eta jakina, COVID-19tik eratorritako baldintzek hala eskatzen badigute, prest gaude formatu guztiz on line batera pasatzeko.

Titulazioa irakasgai/modulu bakoitzerako ordutegiak eta ikasgelen esleipena prestatzen ari da, horretarako ezarritako presentzialtasun-irizpideak eta ikasgelen edukiera kontuan hartuta, agintariek emandako pertsonen arteko babes eta urruntze neurriak aplikatu ondoren.

 

2. Ikaskuntza-dinamikak

myGADE 1en kasuan, ikaskuntza-dinamiken ardatza diziplinarteko moduluen garapena eta formatu duala dira,  20-21 ikasturteko bigarren seihilekoan aktibatuko dena.

Diziplinarteko moduluak aurrez aurre lantzen dira, eta kasu batzuetan online formatua izan dezakete moduluak hala behar duenean. Lehen ikasturte honetan, Oñatiko eta Bidasoako campusera joango dira ikasleak, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, goizeko saioan. Bilboko campusean, astearteetan, asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan izango dira aurrez aurreko eskolak. Hala ere, eskolen lehen astea aste berezia izango da, eta, bertan, ikasleen harrera egingo da, eta seihileko bakoitzaren berezitasunak aurkeztuko zaizkie, aste hori gainerakoen desberdina izanik, egunei eta ordutegiari dagokienez. Hala, harrera-asterako egutegi hau proposatu da:

  Astelehena 21 Asteartea 22 Asteazkena 23 Osteguna 24 Ostirala 25
Oñati   X   X X
Irun X X   X  
Bilbao X X X    

Lehenengo asteko ordutegia 9: 00etatik 13: 00etara izango da. Aste horretan aurkeztuko dira seihileko osorako behin betiko ordutegiak (8.00etatik 14.00etara bitartean egotea aurreikusten da). Hona hemen campusetako helbideak:

Oñati campusa: link google maps

Irun campusa: link google maps

Bilbao campusa: link google maps

Ibilbide dualari dagokionez, esperientzia enpresan gertatzen da. myGADE1eko ikasleen kasuan, esperientzia dualak lehen ikasturtean zehar jarriko dira martxan (2. seihilekotik aurrera), erakunde eta enpresa laguntzaileen egoera ekonomikoak ahalbidetzen duen neurrian.

 

myGADE 2ren kasuan, ikaskuntza-dinamiken ardatza diziplinarteko moduluen garapena eta formatu duala dira. Diziplinarteko moduluak aurrez aurre lantzen dira, eta kasu batzuetan online formatua izan dezakete moduluak hala behar duenean. Eskolen lehen astea aste berezia izango da, eta, bertan, ikasleen harrera egingo da eta seihileko bakoitzaren berezitasunak aurkeztuko zaizkie. Aste hori ez da gainerako asteen berdina izango, egunei eta ordutegiei dagokienez. Hala, harrera-asterako egutegi hau proposatu da:

  Astelehena,  iraila 21 Asteartea, iraila 22 Asteazkena, iraila  23 Osteguna, iraila  24 Ostirala, iraila  25
Oñati X X X    
  Astelehena, iraila 28 Asteartea, iraila 29 Asteazkena, iraila 30 Osteguna, urria 1 Ostirala, urria 2

Irun

Bilbao

   

X

X

X

X

X

X

Lehenengo asteko ordutegia 8: 00etatik 14: 00etara izango da. Aste horretan aurkeztuko dira seihileko osorako behin betiko ordutegiak.

Hona hemen campusetako helbideak:

Oñati campusa: link google maps
Irun campusa: link google maps
Bilbao campusa: link google maps

Ikastaro horietako esperientzia dualei dagokienez, enpresa horiekin sinatutako hitzarmenetan ezarritako baldintzetan garatzen jarraituko da.

 

myGADE 3 eta myGADE 4 taldeetako ikasleen kasuan, ikaskuntza-dinamikak irakasgaien garapenean eta formatu dualean oinarritzen dira.

Irakasgaiak aurrez aurre lantzen dira, eta kasu batzuetan online formatua izan dezakete, irakasgaiak hala behar duenean. Ikastaro hauetan ere taldea bitan banatuko da. Talde bakoitzerako eskolak irailean ezarriko dira. Salbuespenezko egoera dela eta, egun batzuetan ordutegia goizekoa izatetik arratsaldekoa izatera pasa daiteke. Eskolako lehen egunean emango da horren guztiaren berri.

myGADE 3 eta myGADE 4ren ikasturte-hasiera eta ordutegia honako hauek izango dira:

Campus myGADE 3 myGADE 4
OÑATI

Irailak 16

8.00 - 14.00

Irailak 16

14.00 - 20.00

IRUN

Irailak 14

8.00 - 14.00

Irailak 14

14.00 - 20.00

Hona hemen campusetako helbideak:

Oñati campusa: link google maps

Irun campusa: link google maps

Ikastaro horietako esperientzia dualei dagokienez, enpresa horiekin sinatutako hitzarmenetan ezarritako baldintzetan garatzen jarraituko da.

3. Ebaluazioak

myGADEn ebaluazioa etengabeko ebaluazioan oinarritzen da. Ebaluazio horrek barne hartzen ditu azterketak, banakako lanak, talde-lanak, hausnarketak, proiektuak, esperientzia dualak eta abar. Eredu horrek indarrean jarraitzen du, osasun-egoera edozein dela ere.