Ekintzak eta bisitak

Ikastetxeetara bisitak

Mondragon Unibertsitateak urteko 100 ikastetxetik gora bisitatzen ditu batxilergoko ikasleei graduko eskaintzaren berri emateko.

Saio hauek presentzialak izaten dira eta ikasleen zalatzak argitzeko aukera ematen dute.

Aurten, Covid-19ak sortutako egoera kontutan izanik, aukera desberdinak egon daitezke ikasleekin informazio hau partekatzeko.

Guzti honen berri jaso nahi baduzu edo/eta zure ikastetxera bisita bat lotu nahi baduzu, jar zaitez Bea Guereñurekin harremanetan bguerenu@mondragon.edu helbidera idatziz.

Ate irekien jardunaldiak

2020-2021 ikasturtean zehar, hainbat ate ireki jardunaldi antolatu ditu Mondragon Unibertsitateak graduko ikasle eta familiei behar duten informazioa eskaini eta baita ere eraikin, gela, tailer, laborategi eta abar ikusteko aukera emateko.

Ate irekiren batetan izena eman nahi baudu, azpiko "izena eman" botoian klikatu eta inskriba zaitez interesekoa duzun horretan. Bestalde, ate ireki guztien informazioa jasotzen duen posterra eskuratu nahi baduzu, posterra botoian klik egin.

Izena eman  Posterra

 

Onarpenak

Mondragon Unibertsitatean ikasteko onarpen prozesuaren inguruko informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Ikastetxeekin ekintzak

Mondragon Unibertsitateak ikasturtean zehar hainbat tailer, saio, hitzaldi etab. antolatzen ditu ikastetxeentzako edo ikastetxeekin batera. Ondoren ikus ditzakezu 2020-2021 ikasturterako antolatutakoak.

Ingeniaritza