Helburuak eta konpetentziak

Doktorego Programa

Ingeniaritza Mekanikoan eta Energia Elektrikoan Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (2 urtetan luzatzeko aukera dago).

Jarduera partzialean: 5 urte (3 urtetan luzatzeko aukera dago).

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

24 plaza

Hezkuntzak

Gaztelera, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Konpetentziak

Ingeniaritza mekanikoko eta energia elektrikoko Doktoretza Programaren helburua da ikasleak MECES Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruaren 4. mailako konpetentziak eskuratzea (ikasleari ikerketarako tekniketan prestakuntza aurreratua ematea helburu dutena), baita 1393/2007 EDak ezarritakoak ere. Konpetentzia horiek zehazteko ikaskuntzaren emaitzetan adierazitako ondorengo deskribatzaileak daude.

 

Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainako Esparruaren Konpetentziak

  • Ezagutza aurreratuak lortuta izatea jakintzaren mugan, eta ikerketa eremu batean edo gehiagotan, nazioartean aitortutako ikerketa zientifikoaren testuinguruan, alderdi teoriko eta praktikoen eta metodologia zientifikoaren ulermen sakona, zehatza eta oinarritua egiaztatua izatea.
  • Ikerketa zientifikoari bere ezagutza eremuko ekarpen originala eta esanguratsua egina izatea, eta ekarpen hori nazioarteko komunitate zientifikoak ekarpentzat onartua izatea. 
  • Egoera zehaztugabeak kritikoki aztertu eta ebaluatzeko balioko duen ikerketa proiektu bat diseinatzeko gai direla erakutsi izana, non ekarpen eta ezagutzak zein lan egiteko metodologia aplikatuko dituzten, ideia berri eta konplexuen sintesia egiteko eta, ondoren, lantzen ari den ikerketaren testuinguruaren gaineko ezagutza sakonagoa edukitzeko. 
  • Ikerketa taldeak eta ikerketa proiektu berritzaileak eta lankidetza zientifikokoak hasi, kudeatu eta gidatzeko behar besteko autonomia garatuta izatea, Espainian edo nazioartean, bere ikerketa gaiaren eremuaren barruan, diziplina anitzeko testuinguruetan, eta, hala badagokio, ezagutzen transferentzia maila handiarekin. 
  • Ikerketa jarduera gizartearekin arduratsu jokatuz eta osotasun zientifikoz garatzeko gai direla erakutsi izana.
  •  Dagokien ezagutza eremuan nazioartean garatzen diren eztabaida zientifikoetan parte hartu eta ikerketa arloan egin duten jardueraren emaitzak mota guztietako jendeari helarazteko gai direla egiaztatua izatea.
  • Dagokien testuinguru zientifiko espezifikoaren barruan aurrerapen kulturalak, sozialak edo teknologikoak egiteko gai direla erakutsi izana, baita ezagutzan oinarritutako gizarte bateko eremu guztietan berrikuntza sustatzeko gai direla ere.

 

1393/2007 ED-aren Arabeko Konpetentziak

  • Azterketa eremu baten ulermen sistematikoa eta eremu horri lotutako ikerketa trebetasunak eta metodoak menperatuta edukitzea egiaztatu izana. 
  • Ideia berri eta konplexuen analisi kritikoa, ebaluazioa eta sintesia egiteko gaitasuna egiaztatuta izatea. 
  • Akademikoki seriotasuna duen ikerketarako funtsezko prozesua sortu, diseinatu, praktikan jarri eta erabiltzeko gaitasuna egiaztatuta izatea.
  • Ideia berri eta konplexuen analisi kritikoa, ebaluazioa eta sintesia egiteko gaitasuna egiaztatuta izatea. 
  • Ikaskideekin, komunitate akademikoko kideekin eta gizartearekin oro har bere jakintza arloen gainean komunikatzeko gaitasuna eduki izana.
  • Testuinguru akademikoetan eta profesionaletan, ezagutzetan oinarritutako gizarte baten barruan aurrerapen teknologikoak, sozialak edo kulturalak sustatzeko gaitasuna duela egiaztatuta izatea.

Unibertsitatea baino gehiago gara