Inskripzioa eta matrikula
Inskripzioa
Ikasleek doktoretza programan onar ditzaten eskatu dezakete, izena emateko eta matrikula egiteko prozedura betez.
Noiz egin daiteke?
- Ohiko epea: 2026ko maiatzaren 8tik maiatzaren 21era.
- Ezohiko epea: 2026ko ekainaren 10etik uztailaren 11ra.
Non eman daiteke izena?
NANaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Inskripzioa balidatzean, ikasleek email bat jasoko dute jarraitu beharreko hurrengo urratsekin.
Formulario batean sartuko dira, eta bertan aldez aurretik egindako ikasketak egiaztatzen duen Ziurtagiri Akademikoa, Curriculum Vitaea eta ingeleseko titulua (izanez gero) aurkeztu beharko dute
Matrikula
- Ohiko epea: 2026ko uztailaren 17tik 24ra.
Dokumentazioa
- Aurretik Europako Goi Hezkuntzako Eremuko unibertsitateetan ikasketak eginda dituzten ikasleak.
- NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia (INDARREAN).
- Argazki bat.
- Sartzeko aukera ematen duten ikasketen egiaztagiri ofiziala.
- Ikasketak egiteko aukera ematen duen tituluaren fotokopia konpultsatua edo eskabidearen egiaztagiriaren fotokopia.
- Aurretik Europako Goi Hezkuntzako Eremukoak ez diren unibertsitateetan ikasketak eginda dituzten ikasleak.
- Europako Goi Hezkuntza Eremuan ikasketak eginda dituzten ikasleei eskatzen zaien dokumentazio bera, eta horretaz aparte honako hau ere bai.
- Eskatzaileak aurretik eskuratu duen tituluarekin doktoretza titulu hori eman den herrialdean egin ahal izango duela egiaztatzen duen agiria. Dokumentu hori, baita 3. eta 4. puntuetako dokumentuak ere, bide diplomatikoz legeztatuta egon beharko dira.
