Zertan ikertu dezakegu?

Doktorego Programa

Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (urte bat luzatzeko aukera dago).

Jarduera partzialean: 5 urte (2 urtetan luzatzeko aukera dago).

Campusa

Eskoriatza

Plazak

14 plaza

Hizkuntzak

Gaztelera, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Zertan Ikertu dezakegu?

1. ikerlerroa: Berrikuntza eta esku-hartzea gizarte kulturanitz eta eleanitzetan (Hezkuntza eta Komunikazio arloetan)

Lerro honetan biltzen dira hezkuntzako hainbat arlotan egiten diren berrikuntzak eta esku-hartzeak. Bertan, kontuan hartzen da egungo gizarteen izaera kulturanitza eta eleanitza, oro har; eta bereziki, gure gizartearena, non bertako kulturak eta hizkuntzak bat egiten duten azken urteotan heldu diren beste batzuekin, eta denak bizi diren mundu globalizatuak eragindako aniztasunean. Ikerlerro hau ondoko arloetan dago espezializatuta: familiaren, eskolaren eta lurraldearen arteko lotura, immigrazioa, hizkuntzen eta literaturen ikaskuntza/irakaskuntza eta ikerketa kulturalak.

Ikerlerro honen ikerketa-arloak honakoak dira:

  • Ikasleak gizarte kulturanitz eta eleanitzetan: ikasle etorkinen eta bertakoen ezaugarriak, aniztasunaren kudeaketa hezkuntza-sisteman, identitateen eraikuntza, eta familia, ingurunea eta eskolaren arteko harremanak.
  • Aniztasun kulturalaren erronkari erantzuteko abiarazitako estrategiak hezkuntza-eremuan –formalean eta ez formalean–: inguru-planak, lana sarean komunitatearekin, harrerarako baliabideak.
  • Hizkuntzen eta literaturen ikaskuntza eta irakaskuntza: hizkuntzaren ikaskuntza eta literatura ikastea, hizkuntza curriculumean, baliabide didaktikoak eta elkarrekintza ikasgelan.
  • Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntza eta irakaskuntza: hirueleduntasunaren kudeaketa eta teknologien erabilera kudeaketa horretan.
  • Ikerketa kulturalak eta hizkuntzen biziberritzea.
  • Irakasleen formazioa, ikerlerroak biltzen dituen arloetako berrikuntza eta esku-hartzeei begira.
     

2. Ikerlerroa: Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntza inklusiboan (Hezkuntza arloan)

Ikerlerro hau bideratuta dago hezkuntza inklusiboan egiten den berrikuntza eta esku-hartzera begirako ikerkuntzara. Egungo hezkuntzaren testuinguruaren ezaugarri nagusietako bat ikasleen profil askotarikoa da; hori hartuta aintzat, ikerlerro hau honako arloetan espezializatuta dago: ongizate eta garapen osoa haurtzaro goiztiarretik, pertsona guztien hezkuntza-beharren erantzuna (elbarritasunen bat edo bestelako ezaugarriak dituztenak), hezkuntza inklusiboak ezartzen duen erronkari dagokion berrikuntza metodologikoa (zehazki, ikaskuntza kooperatiboa, hedabideen erabilera eta inpaktua eta konpetentzien garapena).

Lerro honen ikerketa-arloak ondokoak dira:

  • Eskolako inklusiboari begirako praktiken azterketa eta hobekuntza ikastetxeetan: ikaskuntza kooperatiboa eta ikaskuntzaren diseinu unibertsala.
  • Haurren garapen osasungarria (emozionala, soziala, kognitiboa, motorra eta linguistikoa), eta hezkuntza-komunitatearen eragina garapen horretan (hezitzailearen rola, denboraren eta espazioaren antolaketa).
  • Berrikuntza didaktiko-metodologikoa, ikasleen eta irakasleen ezaugarriekin lotuta: ikaskuntza-ikuspegiak, irudikapenak eta lortutako emaitzak.
  • Ikus-entzunezkoen erabilera eta eragina ikaskuntza-/irakaskuntza-prozesuetan.
  • Irakasleen prestakuntza, ikerlerroak biltzen dituen arloetako berrikuntza eta esku-hartzeei begira.

Unibertsitatea baino gehiago gara