Osasuna

Kirol eta osasun jarduerak

Kirol zerbitzuaren misioa, unibertsitateko ikasle zein langileen bizi kalitatea jarduera fisikoaren bitartez hobetzen laguntzea da, horretara bideratuta programa zabala prestatzen dugu urtera. 

Segurtasuna bermatzeko, 28 urtetik beherako ikasleek seguro eskolarra duzue (ikusi hemen informazioa).

Arrisku gehiago dituzten ekintzak, enpresa espezializatuekin antolatzen ditugu, hauek beraien seguro propioak dituztelarik..

 

Bestetik, jarduera fisikoa egin aurretik eta zure egoera fisikoa ezagutzeko, kirol esfortsu froga egitea gomendatzen dizugu Athloneko medikuntza zerbitzuan.