Berriak

Atzera

Ia 100 ikaslek Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketan hartu dute parte

LEHIAKETA

Ia 100 ikaslek Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketan hartu dute parte

Industria Diseinuko Berrikuntza taldeak antolatuta, lehiaketaren helburua arrautza babestu eta apurtu gabe ahalik eta urrunen iristeko tramankulu bat diseinatzea izan da.

2019·05·13

$titulo.getData()


Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa ezaguna da jada Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleen artean, eta San Pankrazio zaindariaren eguna ospatzeko antolatzen diren ekintzen barruan egiten da. Lehiaketari esker, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatzeaz gain ikasleen motibazioa ere sustatzen da. Bestalde, 15 metroko altueratik botatzen dira diseinatutako prototipoak.

Agerian dagoen tamaina ertaineko oilo-arrautza (egosi gabe eta ozpinetan busti gabe), kartoi mehea (200 g), soka (fardel-haria) eta ukipen-kola izan dira jaurtiketa-tramankulua diseinatzeko parte-hartzaileek erabili ahal izan dituzten material bakarrak.

Hiru kategoria saritzen dira: 

  1. Diseinua: Prototipo berritzaile eta estetikoki erakargarria eraikitzea.
  2. Hegaldia: Hegaldi ikusgarria lortzea.
  3. Aipamen berezia: zerura begira

Kategoria bakoitzeko irabazleak Ovni Machine taldeko Maider Gardoki, Mikel Pagalday eta Igor Lopez de Minain; Flower Power taldeko Enara Arruti eta Idoia Alvira izan dira; eta Papa Delta taldeko Aitor Arkarazo eta Iñaki Urizarbarrena izan ziren hurrenez hurren. Guztiak Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Graduko 1. mailako ikasleak direlarik. 

 

320x162

320x162

320x162
 

320x162

320x162

320x162