Berriak
Bultza ezazu zure ibilbide profesionala soldaduran, nazioarteko soldadura ingeniaritza espezializazio ikastaroarekin!
Bultza ezazu zure ibilbide profesionala soldaduran, nazioarteko soldadura ingeniaritza espezializazio ikastaroarekin!
Ingeniaritza teknikoa, goi-mailakoa edo unibertsitate-gradua eta esperientzia profesionala badituzu, hau da espezializatzeko eta lan-aukera berriak esploratzeko aukera.
Zeri buruzkoa da ikastaroa?
- Loturen diseinua eta fabrikazio prozesuaren arabera aplikatu beharreko soldadura prozesu optimoa ebaluatzen ikasiko duzu.
- Industrian gehien erabiltzen diren materialetan eta material horiek soldaduran duten portaeran sakonduko duzu.
- Lotura soldatuen kodeek eta araudiek eskatzen dituzten saiakuntzak, probak eta kontrolak egiteko prestatuko zara.
- Kalitatea ziurtatzeko ebaluaketa egiteko gai izango zara, produktuaren funtzionalitatearen arabera.
- Akatsen arrazoiak eta horiek saihesteko moduak aztertzen eta ebaluatzen ikasiko duzu.
Hau da bilatzen zenuena? Arlo honetan lan egiten duzu eta formazioa behar duzu? Lan aukera berrietara ireki nahi duzu esparru honetan? Helburua lortzen lagun zaitzakegu!
Informazio praktikoa
- Klaseak astean behin, 7 ordu (batez ere astelehenetan, baina astearteren bat ere egon daiteke)
- Eskola presentzialak Ordizian (Gipuzkoa)
- Mondragon Unibertsitateak, Goierri Eskolak eta Lortek-ek kudeatu eta antolatzen dute ikastaroa
- Ikastaroa 2025eko irailaren 29an hasi eta 2026ko ekainaren 9an amaituko da
Ikastaroaren inguruko informazio gehiago
Ikastaroaren edukiei buruzko kontsultak
Jose Ignacio Vicente Flores
Izen-emateari eta matrikulari buruzko kontsultak
Ainhoa Goronaeta Galindez
Beste ikastaro batzuk: