Ikasleen bisita Fagor Ederlanera
Ikasleen bisita Fagor Ederlanera
Ikasleen bisita Fagor Ederlanera
Prozesu Industrialetako Ekoteknologien 3. mailako ikasleak Fagor kooperatibaren Usubileko lantegian izan ziren
Mondragon Unibertsitateko Prozesu Industrialetako Ekoteknologiaren Ingeniaritza Graduko 3. mailako ikasleak, Galarretako campusean eskaintzen dena, Fagor Ederlan euskal kooperatibaren Usurbilgo instalazioetan izan ziren.
Bisitan, ekoizpen instalazioa ikusi ahal izan zuten ikasleek, eta ekoizpen prozesuaren alderdi teknikoak ere landu zituzten, baita enpresaren funtzionamendua bertatik bertara ezagutu ere, besteak beste.
Fagor Ederlan kooperatibak harreman estua du Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoarekin, eta dozenaka dira, urtez urte, bere lantegietan hasten diren ingeniaritzako ikasleak. Bisitan, ikasleek bertatik bertara entzun ahal izan zuten Usurbilgo lantegian Gradu Amaierako Lana amaitzen ari den bere graduko ikasle baten esperientzia.
Hirugarren mailako ikasle hauen programa akademikoaren baitan aurten “Prozesuen ingurumeneko optimizazioa: Galdaketa”ikasgai landu dute eta bisita honen bitartez teorian ikusitakoa enpresek ezartzen dituzten berrikuntza eta jardunbideekin alderatu ahal izan dituzten, teoria errealitatera gerturatuz.
Fagor Ederlan
Fagor Ederlan munduko liderra da automobilgintzarako chassis eta powertrain osagaietan. 3.500 langile baino gehiago dituen euskal kooperatiba honek 10 ekoizpen lantegi ditu Euskal Herrian (Eskoriatza, Bergara, Usurbil, Arrasate…), 1 Eslovakian, 2 Brasilen, 2 Mexikon eta bat Txinan.
Eskerrik asko Fagor Ederlan!