UniberZiutatest: Humanitate Digital Globalak gradu berria dastatzen hasteko gonbidapena Bilbon, urtarrilaren 18an

Atzera

UniberZiutatest: Humanitate Digital Globalak gradu berria dastatzen hasteko gonbidapena Bilbon, urtarrilaren 18an

UNIBERZIUTATEST

UniberZiutatest: Humanitate Digital Globalak gradu berria dastatzen hasteko gonbidapena Bilbon, urtarrilaren 18an

Mondragon Unibertsitatearen gradu berrian landuko diren eduki eta metodologiak ezagutzeko aukera egongo da Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo den ekitaldian.

2020·01·12

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak Humanitate Digital Globalak (HDG)  gradua jarriko du martxan Zorrotzaurren 2020ko irailean. Gradu horretako ikasleek hango campusa ez ezik Bilboalde guztia izango dute ikasleku, UniberZiutatea kontzeptuari jarraiki. UniberZiutateak esan nahi du:

  • Hiri osora zabaltzen dela campusa, unibertsitatea, ikasteko espazioa.
  • Unibertsitatearen eta hiriaren, bertako eragileen eta biztanleen artean elkarrizketa eta interakzioa dagoela.

Hortik tiraka, UniberZiutatest saioa burutuko dugu Bilbao Berrikuntza Faktoriatik abiatuta urtarrilaren 18an. Bi helburu ditu saio horrek:

  1. TESTatzea zer egingo den Humanitate Digital Globalak graduan (eduki aldetik zer landuko den) eta TESTatzea zelako metodologiak baliatuko diren (on eta off campus, ikaskuntza esperientziala, erronketan oinarritua). 
  2. Gainera, testatze, dastatze, esperimentatze ariketa hau egiteak... onarpen-proba modura  balioko die parte-hartzaileei. 

Saioan parte hartu ahal izateko aldez aurretik inskripzio-orria bete beharra dago (behin hori eginda, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatetik jarriko dira harremanetan saioan parte hartu nahi duen gaztearekin, informazio gehiago emateko).

 

UniberZiutatest izango da:

  • Non: BBF, Bilbo.
  • Noiz: urtarrilaren 18an (larunbata).
  • Orduak: 10.30etik 13.30 arte.
  • Nori zuzenduta: ikasleei (ez gurasoei).

Animatu eta parte hartu!