Tutoreen rola jorratzeko jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Tutoreen rola jorratzeko jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Hezkuntza

Tutoreen rola jorratzeko jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

"Lanbidean ardaztutako ikaste-irakaste prozesuak martxan" jardunaldia azaroaren 6an egingo da, Eskoriatzako campusean.

2018·10·30

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen duen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakasle gisa aritzeko gaitzen duten Masterrak jardunaldi bat antolatu dute, azaroaren 6an, Eskoriatzan. Lanbidean ardaztutako ikaste-irakaste prozesuak martxan izeneko jardunaldian landuko dituzte, batetik, egungo hezkuntzan tutoreek bete behar duten rola eta, bestetik, eskola eta unibertsitatearen arteko harremana.

 

Bi hizlari nagusi izango ditu jardunaldiak: Meritxell Morera Universitat de Lleidako ICE koordinatzailea eta Jordi Coiduras Universitat de Lleidako Lehen Hezkuntzako Gradu Dualeko koordinatzailea. Hitzaldia Eskoriatzako campuseko areto nagusian izango da, 16:00tan hasita.

 

EGITARAUA

  • 09:00-10:30 Tutorearen rola eta unibertsitate-ikastetxe-ikasle komunikazioa. (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko tutoreak).
  • 10:30-11:00 Kafea.
  • 11:00-13:00 Ebaluazioaren alderdiak eta ikasle-tutore komunikazioaren diseinua. (Fakultateko tutoreak eta ikasleak).
  • 16:00-18:00 Meritxell Morera eta Jordi Coiduras: Berrikuntzaren ezaugarritzea, tutorearen rola, ikasle-tutore harremana eta ebaluazioa. (Ikastetxeetako eta Fakultateko tutoreak).