Osasun astea 2026

Atzealdea

Osasun astea 2026

20 Apr  / 26 Apr

Osasun astea 2026

8:00 - 18:00
Campus guztiak | Campus guztiak

Adi osasun astean antolatuko diren ekintzei

$titulo.getData()

Mundu mailako Jarduera Fisikoaren eguna apirilak 6an eta Mundu Mailako Osasunaren eguna apirilak 7an ospatzen da.

Gure helburua, jardueraren fisikoaren bidez unibertsitateko ikasle zein langileen osasuna hobetzen laguntzea izanik, urtero bezala, Kirol Zerbitzuak bat egin nahi du bi egun hauekin eta horretarako, apirilaren 20-26 bitartean, osasuna sustatzeko hainbat ekimen antolatu dira:

GOSARI OSASUNTSUAK

  • Apirilak 20, Galarreta eta Oñati-ko campusetan. 
  • Apirilak 21, Aretxabaleta, Goierri, Irun eta AsFabrike-ko campusetan.
  • Apirilak 22, Arrasateko campusean.
  • Apirilak 23, Eskoriatza eta BBF-eko campusetan.

MENDI IRTEERAK

  • Apirilak 20, Murura mendi irteera. 9:30etan edo 14:30etan Arrasateko kirol zerbitzutik abiatuta.
  • Apirilak 20, Pagasarrira mendi irteera. 9:30etan edo 14:30etan ( aurrerago adostuko dugu elkargunea).

PILATES, MUFIT ETA KORRIKA TALDEEN SAIO IREKIAK

  • Apirilak 21, 13:00etan MUFIT Oñatin.
  • Apirilak 21, 12:30etan korrika taldea Arrasaten.
  • Apirilak 22, 13:00etan Pilates Eskoriatzan.
  • Apirilak 23, 13:00etan MUFIT Arasaten eta Bilbon.
  • Apirilak 24, 12:00etan MUFIT Eskoriatzan.

PAUSU ERRONKA

Hemen duzu erronkari buruzko informazio guztia. Animatu banaka edo taldeka parte hartzera.

*Mendi irteeretan eta Pilates saioan aurrez izena ematea ezinbestekoa da. MUFIT eta KORRIKALDI-en kasuan nahikoa izango litzateke kirol zerbitzuan konfirmatuta.

Gainera, aurten kanpaina bat egingo dugu igogailuaren aurrean eskailerak erabiltzeak gure osasunean dituen onurak azpimarratuz.

Irudi galeria