Pausu Erronka 2026
Pausu Erronka 2026
Pausu Erronka 2026
Maiatzaren 4tik maiatzaren 24ra ea nork pilatzen dituen pausu gehien!

Aurten ere Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuak pausu erronkara batzera gonbidatzen zaitu!
Erronka hau maiatzaren 4tik maiatzaren 24ra egingo da eta zehaztutako epean ahalik eta urrats gehien batzean datza. Banaka edo taldean (5 pertsona gehienez) parte hartzeko aukera egongo da.
Sariak:
- 1º sailkatua banaka: Forum Sporteko 100 €-ko opari txartela.
- 1º sailkatua taldeka (talde osoaren artean pilatutako pausu kopuru totala. Ez da aintzat hartuko zenbat partaide dauden taldean): Talde osoarentzako doako ikastaro edo ekintza (Kirol Zerbitzuan galdetu aukerak).
- Parte hartzaile guztien artean zozketak: Esfortzu probak, kirol zerbitzuko jertse eta kamisetak eta Baskoniaren partidu bat ikusteko lau sarrera.
Bete galdetegi hau izena emateko eta emailez jasoko duzu Wellk aplikazioan zure pausuak zenbatzen hasteko jarraibideak!
Hemen erronkan parte hartzeko informazioa, baita aplikazioa deskargatzeari eta jarraibideei buruzko informazio guztia ere.
Animo!
