EU4DUAL Aliantzako errektoreen bilkura

Atzealdea

EU4DUAL Aliantzako errektoreen bilkura

EU4DUAL

EU4DUAL Aliantzako errektoreen bilkura

Bilera Maltan burutu da ekainaren 19 eta 20an. Bertan, lehenengo lan plangintza zehaztu da.

2023·06·21

$titulo.getData()


EU4DUAL Aliantzak bere lehenengo lan plangintza zehaztu du ekainaren 19 eta 20an Maltan burutu den bileran. Aliantza honetan, Europan, formazio dualean liderrak diren 9 unibertsitateren arteko lankidetza dago.

9 erakunde hauetako errektoreak elkartu dira, bakoitzak Aliantza honen misioa lortu ahal izateko egingo duen ekarpena zehazteko.

Aliantzaren misioa da, goi mailako formazio dualean erreferente bihurtzea, mundu mailan egongo den erakunderik handiena sortuz: mundu akademikoa, industria eta eskualdeko garapena batzen dituen erakunde multidisziplinar eta multicampusa.

Malta College of Arts, Science and Technology-k (MCAST) antolatutako bilera  honetan, Idazkari Nagusi berria izendatu da, John L. Harris Jna. Harris jaunak, 30 urtetik gorako esperientzia du industrian eta enpresa diplomazian hainbat kontinentetan.

Hontaz gain, lehenengo urterako lan plangintza zehaztu da, non, besteak beste, gobernu organoak eratu behar diren: Kontseilu Akademikoa eta Ikasle Kontseilua, Industriarekin Harremanetarako Kontseilua eta Aholkularitza Batzordea.

Aldi berean, formazio dualak dituen metodologia eta eragina ikertuko dituen programa bat jarriko du abian Aliantzak.

Urte bukaerarako, Aliantzak ikasketa dualen inguruko master baten berri emango du eta lanaren etorkizunaren inguruko mikrokredentzialen katalogoa argitaratuko du. Gainera, Ikasketa Dualen Bikaintasun Zentroa ere martxan jarriko du.

Informazio gehiago behar izanez gero, EU4DUAL webgunera sarrera daukazu esteka honetan: https://www.mondragon.edu/eu/eu4dual eta bestela, info@mondragon.edu helbidera idatzi dezakezu.