Urriaren 14tik 16ra, nazioarteko 100 aditu baino gehiago elkartuko ditu Mondragon Unibertsitateak zibersegurtasunaren gainean munduan erreferentziakoa izango den kongresu batean

Atzera

Urriaren 14tik 16ra, nazioarteko 100 aditu baino gehiago elkartuko ditu Mondragon Unibertsitateak zibersegurtasunaren gainean munduan erreferentziakoa izango den kongresu batean

KONGRESUA

Urriaren 14tik 16ra, nazioarteko 100 aditu baino gehiago elkartuko ditu Mondragon Unibertsitateak zibersegurtasunaren gainean munduan erreferentziakoa izango den kongresu batean

RAID 2020 kongresua –Research Attacks Intrusions Defenses Internacional Symposium– topaketa birtual bat izango da, eta bertan nazioarteko zenbait adituk eraso informatikoei, detekzio metodoei eta babes teknikei buruz eztabaidatuko dute eta gai horien gainean egin dituzten ikerketen emaitzak azalduko dituzte

2020·10·09

$titulo.getData()


Urriaren 14, 15 eta 16an RAID2020 Research Attacks Intrusions Defenses Internacional Symposium nazioarteko kongresua antolatu du Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoak. Eraso, Intrusio eta Babesen gaineko Ikerketei buruzko Nazioarteko Sinposiumaren 23. edizio hau ikertzaile, profesional eta administrazioentzako topagunea izango da, izan ere, bertan aurkeztuko dira punta-puntako erakundeek, hala nola Googlek, Facebookek eta Microsoftek eta ikerketa talde akademiko batzuek eraso informatikoen gainean eta eraso horiek antzemateko moduez eta haietatik babesteko teknika berriez egin dituzten lan, aurkikuntza eta esperimentuen emaitzak. Topaketa Donostiako Miramar Jauregian egitea aurreikusita zegoen, baina osasun arrazoiengatik formatu birtualean egingo da.

Eskala handian egindako neurketa lanen eta jendearen esku tresna edo datu multzo berriak jartzen dituzten ikerketen emaitzak azalduko eta eztabaidatuko dituzte kongresuan parte hartzen dutenek. RAID2020 kongresuan, gai berezi hauei helduko diete, besteak beste: ordenagailuen, sareen eta lainoko konputazioaren segurtasunari; segurtasun mugikorrari; webguneko segurtasun eta pribatutasunari; ziberdelikuentziari eta ekonomia murgilduei, eta IoTren segurtasunarekin lotura duten gaiei.

Kongresuaren antolaketan hainbat batzordek esku hartu dute, munduan zibersegurtasunaren alorrean ospetsuak diren erakunde batzuen ordezkariek osatuta, esaterako, erakunde hauen ordezkariek: Google, Facebook edo Norton enpresak, CISPA edo Chinese Academy of Science ikerketa zentroak, eta Princeton, Kalifornia, Arizona, Munich, Delfteko unibertsitateak edo Mondragon Unibertsitatea bera ere.

Zibersegurtasunaren aldeko apustua

Mondragon Unibertsitatearen Datuen Analisi eta Zibersegurtasuneko ikerketa taldea arduratu da 2020an kongresua antolatzeaz. Azken urte hauetan indartu eta Europako ikerketa proiektu garrantzitsuetan parte hartzea eta gidari lanak egitea lortu duen ikerketa taldea da. Mondragon Unibertsitateak ere eusten dio zibersegurtasunaren gaineko prestakuntzaren aldeko apustuari, izan ere, gaur egun Datuen Analisi, Zibersegurtasun eta Hodeiko Konputazioko Unibertsitate Master bat eta Zibersegurtasuneko Master propio profesionalei zuzenduta.

Azken urteetan, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere garbi agertu dira zibersegurtasunaren alde, eta, horren ondorioz, erreferentziako bi zibersegurtasun zentro sortu dira – Basque CyberSecurity Center izenekoa, SPRI Taldeak eta ZIURek sustatua, eta Gipuzkoako Industri Zibersegurtasun zentroa, Aldundiak sustatua–, bien asmoa baita tokiko industria enpresek zibersegutasunean dituzten ahalmenak indartzea eta garatzea eta haiei leihakorrago izaten laguntzea. Erakunde biek parte hartu dute nazioarteko kongresu hau antolatzen laguntzen, Euskadin dauden zibersegurtasuneko profesionalak eta erakunde publikoek eremu honetan egiten dituzten ahaleginak nazioartean ikusgai izan daitezen.

Kongresuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko: