Project Management Professional PMP® berriz ematen da Arrasaten

Atzera

Project Management Professional PMP® berriz ematen da Arrasaten

IKASTAROA

Project Management Professional PMP® berriz ematen da Arrasaten

Mondragon Unibertsitatearen ikastaro honek zertifikazioa eman die PMP® ziurtagiria duten euskal pertsonen %40ri eta bere helburua da hobetzea negozioen emaitzak

2020·01·09

$titulo.getData()


Proiektuen kudeaketa profesionalei PMP® ziurtagiria lortzeko prestakuntza ematen dien Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoaren programa arrakastatsua berriz emango da Arrasaten datorren otsailetik aurrera, hainbat urtez soilik Bilbon eman ostean.

PMP® ziurtagiridun pertsona gero eta gehiago eskatzearen arrazoiak argiak dira: PMBOK® tresnak eta antolakuntza metodoak aplikatuz, PMP® zertifikazioa duen pertsona orok ezagun dituenak, frogatuta dago negozio emaitza hobeak lortzen direla.

PM solutions-ek eginiko The state of the PMO  lanaren arabera, mundu mailan erreferente diren enpresen emaitzak proiektu bulego bat ezarri eta gero, ondorengoak izan ziren:

  • Zapuztutako proiektuen %30eko murrizketa.
  • Proiektuen %19a epe aurretik entregatuak.
  • Proiektuen %25a aurrekontuaren azpitik entregatuak.
  • Proiektuen kostu osoarekiko %15eko aurrezpen bataz bestekoa.
  • Produktibitatea %22 areagotzea.
  • Bezeroaren asebetetzean %31ko hazkundea.

Center for Business Practices-ek eginiko beste ikerketa batean ageri denez, proiektuen kudeaketan antolakuntza heldutasun handieneko konpainiak gai dira proiektuaren errendimendua handitzeko eta horrek esan nahi du gaitasuna dutela lehiakideekin alderatuz euren proiektuak epeetan, kostutan eta kalitatean %34an hobeto entregatzeko.

Ikerketa berak azaltzen du aztertutako enpresen ia %78a gai dela euren heldutasun maila areagotzeko Proiektuan Kudeaketan erreferente diren metodologiak aplikatuz, esaterako PMBOK®.

Laburbilduz, PMP® zertifikazioak berarekin dakar barneratzea erreferentea den proiektuen kudeaketa metodo bat, laguntzen diena bai profesionalari bai enpresari lehiakorragoak izaten eta negozio emaitza hobeak lortzen.

Ikastaroa otsailaren 14an hasiko da eta ekainaren 11n amaitu, klaseak ostiral goizetan izango direlarik. 

Informazio gehiago