PMP® ziurtagirirako programa

PMP® (Project Management Professional) ziurtagiria Proiektu Zuzendaritzako Gaitasun Profesionalaren ziurtagiri bat da. Euskal Herriko PMP-en %85 baino gehiagok lortu du ziurtagiria Mondragon Unibertsitatean, eta %90-eko gainditu tasa dugu.

Gaia
Proiektuen Zuzendaritza eta Kudeaketa
ECTS/orduak
76 ordu
Tokia
Arrasate-Mondragón
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Aurrez aurrekoa
Ikastaro hau jada ez dugu eskaintzen

Helburuak

  • Parte-hartzaileei proiektu-zuzendaritzari buruzko prestakuntza sendoa ematea, nazioarteko estandar, eredu eta jardunbiderik aurreratuenen arabera, kudeatzen dituzten proiektuak arrakastatsuak izan daitezen.
  • Parte-hartzaile guztiek Proiektu Zuzendaritzako Gaitasun Profesionaleko PMP® Ziurtagiria lortzea. Mundu osoan aintzat hartzen den ziurtagiria da, eta gero eta organismo, erakunde eta enpresa gehiagok eskatzen diete haientzat proiektuak egiten dituzten arduradunei.
pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Mondragon Unibertsitatearen diferentziala PMP ziurtagiri ikastarotarako.

  • Zentro homologatua da Project Management Institute-n eskutik proiektu zuzendaritzan hezteko –REP zentroa (Registered Education Povider).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtagiria jaso dutenen %40ak Mondragon Unibertsitatearen eskutik jaso du.
  • %90etik gora dagoen arrakasta tasa.
  • Ezagutzen barneratzea eta azterketa gainditzea xede duen metodologia propioa.

metodologia eu

  • PMI material ofizialean oinarritutako dokumentazioa propioa.
  • Azterketaren online simulatzailea 1500 galdera baino gehiagorekin.
  • Barne daude azterketara 2 matrikula eta berauen kudeaketa guztia.
  • Urte bateko izen-ematea PMIn.

acceso

  1. Bilbon azterketa egiteko aukera.

Nori zuzendua

PMP® programa proiektu-zuzendaritzari buruzko ezagutzak handitu nahi dituzten eta edozein sektoretan esperientzia frogagarria duten profesionalentzat da: industria, arkitektura, telekomunikazioak, aeroespaziala, aholkularitza, informazio-sistemak, zerbitzuak, osasungintza, hezkuntza, etab.

Halaber, eta ikastaroaren helburu nagusia parte-hartzaileek azterketa gainditzea denez, ziurtagiria ahalik eta berme gehienekin lortu nahi dituzten pertsonentzat ere bada programa hau.

Euskal Herrian ziurtagiria jaso dutenen %40ak Mondragon Unibertsitatearen eskutik jaso du eta %90tik gorako aprobatu tasa dugu.

pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Egitaraua

Programaren oinarria PMBoK® (Project Management Body of Knowledge) lerro metodologikoa da. Guztira, 13 kapitulu daude, eta proiektu-zuzendaritzako profesionalen kode etikoari buruzko atal espezifiko bat. PMBoK® da PMP® ziurtagiriaren oinarri den ezagutza-funtsa. Beharbada, proiektu-zuzendaritzako profesional gehienek aintzat hartzen duten estandarra da. Project Management Institute erakundeak (proiektu-zuzendaritzaren arloko ezagutzan, informazioan eta profesionalizazioan aitzindaria den erakundea munduan) garatzen du eta 4 urtean behin irteten da merkatura edizio berri bat.

pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Metodologia

Mondragon Unibertsitatearen PMP® ziurtagirirako programaren metodologia beste programa batzuetan erabiltzen denaren desberdina da. Helburu bikoitza du: alde batetik, parte-hartzaileek ezagutzak lortzea, eta beste batetik, azterketa gainditzea; hortaz, parte-hartzaileek ondo prestatuta joan behar dute azterketara.

Saio guztietan, aurreko asteko ariketak zuzentzeko eta zalantzak argitzeko denbora-tarte bat erabiltzen da. Ikastaroaren azken fasean, “azterketa prestatzeko aste trinkoa” dago. Lau egun jarraian, parte-hartzaileek azterketaren simulazioak egin, punturik garrantzitsuenak berrikusi eta zalantzak argitzen dituzte, irakasleen laguntzarekin. Irakasleek irakaskuntzarako bokazio argia dute eta PMP® ziurtagiriari buruzko ezagutza handiak dituzte, eta horri esker, ezin hobeto prestatzen dituzte parte-hartzaileak, berme guztiekin joan daitezen azterketa egitera.

Hori guztia REP (Registered Education Provider) ziurtagiriaren esparruan. Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak ziurtagiri hori du; hain zuzen ere, Euskadiko lehen REP zentroa da, eta Estatuko bigarren unibertsitatea. PMI© erakundeak akreditatutako REP hezkuntza-zentroak homologatutako instituzioak dira, eta beraz, baldintzak betetzen dituzte proiektuen kudeaketako prestakuntza eskaintzeko, eta erakunde horrek ematen dituen ziurtagiriei jardunaldiak eta mintegiak antolatzeko. Besteak beste, Project Management Professional (PMP©) ziurtagiriari buruzkoak antola dezakete, eta hain zuzen, Mondragon Unibertsitateak Euskadiko 100 profesionali baino gehiagori eman die ziurtagiria.

REP ziurtagiria lortzeko, zentroek PMI© erakundeak zehaztutako kalitate- eta eraginkortasun-estandar zorrotzak bete behar dituzte, baita gainditu ere. Gaur egun, 1.500 REP zentrok baino gehiagok (unibertsitateak, enpresak, aholkularitza-enpresak, eta gobernu- eta estatu-agentziak) ikastaroak eskaintzen dituzte 80 herrialdetan baino gehiagotan.

pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Egutegia

Saioak

Egutegia

Saioa Hilabetea Eguna Gaia
1. Otsaila 14 Chapter 1: Introduction to Project Management. and Project Life Cycle.
2. Otsaila 21 Chapter 2 & 3: Environment in which projects operate / PMO/ Role of project manager.
3. Otsaila 28 Part 2 PMBOK: Agile and Project Management Processes.
4. Martxoa 6 Project Integration Management (I)
5. Martxoa 13 Project Scope Management.
6. Martxoa 27 Project Time, Cost and Earned Value Management (I)
7. Apirila 3 Project Time, Cost and Earned Value Management (II)
8. Apirila 24 Project Quality Management
9. Apirila 30 PMI Code of Ethics and Professional Conduct.
10. Maiatza 8 Project Human Resource Management.
11. Maiatza 15 Project Communications Management
Project Stakeholder Management
12. Maiatza 22 Project Risk Management.
13. Maiatza 29 Project Procurement Management.
14. Ekaina 5 Project Integration Management (II)

Ordutegia

  • 9:00etatik 13:00era

PMP® ziurtagiriaren azterketa prestatzeko asken saio trinkoak

Egutegia

  • 2020ko ekainaren 8tik 11ra biak barne.

Ordutegia

  • 9:00etatik 14:00era

Oharra: Irakasleek tartea izango dute ikasleen kontsultei arreta eskaintzeko klase egunetan, hauek amaitu bezain laster.

pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Irakasleak

  • Javier Guallar, PMP

Project Management Professional da; beraz, Project Management Institute (PMI) delakoaren (proiektu-zuzendaritzako profesionalen munduko elkarte nagusia) akreditazio globala du. Industria Antolakuntzako ingeniaria. Mondragon Unibertsitateko Mekanika eta Ekoizpen Industrialeko Departamentuko irakaslea. Produktu-ingeniaria izan da Idekon (makina-erremintaren sektoreko zentro teknologikoa), eta han, kalitate-bermatzean eta produktu berrien garapen-prozesuan izan du erantzukizuna. Gainera, Danobat Taldeko (makina-erremintaren sektoreko enpresa) arloko arduraduna eta proiektu-kudeatzailea izan da.

  • Unai Apaolaza, PhD, PMP

Doktorea Mondragon Unibertsitatean, “Investigación en el método de gestión de entornos multiproyecto Cadena Crítica” tesiari esker. Project Management Professional da; beraz, Project Management Institute (PMI) delakoaren (proiektu-zuzendaritzako profesionalen munduko elkarte nagusia) akreditazio globala du. 1998tik, Mondragon Unibertsitateko Mekanika eta Ekoizpen Industrialeko Departamentuko irakaslea da. Proiektu-kudeaketaren, logistikaren eta produkzioaren esparruetan garatu du jarduera profesionala, bai ikastaroak eta mintegiak emanez, bai metodologiak ezartzeko eta hobetzeko proiektuetan parte hartuz.

  • Urtzi Uribetxebarria, PMP

Antolaketa Industrialean Ingeniaria. Irakasle-ikertzailea Project Management Professional (PMP)® ziurtagiriduna, Mondragon Unibertsitateko Mekanika eta Industria Antolakuntza Departamendukoa. Bere jarduera garatzen du Horniketa Katearen kudeaketan eta proiektuen kudeaketan, klaseak emanaz enpresatan eta proiektuak aurrera eramanez hauetan. Aurretiaz, erantzukizun karguak izan ditu proiektuen kudeaketa arloan ULMA Packaging eta Loramendin. Ikerlan Teknologia Zentroan ere lan egindakoa da, negozio prozesuen berringeniaritza proiektutan parte hartu duelarik.

  • Juan Ignacio Igartua, PhD, PMP

Europako Doktorea Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, tesi hau defendatuz: “Gestión de la innovación en la empresa vasca: Contribución de las herramientas de gestión de la innovación”. Gainera, beste hau ere egin zuen: MPhil in Production Engineering gradua, Nottingham Trent University unibertsitatean. Project Management Professional da; beraz, Project Management Institute (PMI) delakoaren (proiektu-zuzendaritzako profesionalen munduko elkarte nagusia) akreditazio globala du. 1992tik, Mondragon Unibertsitateko Mekanika eta Ekoizpen Industrialeko Departamentuko irakaslea da. Arlo hauetan garatu du bere irakaskuntza-jarduera: berrikuntzaren kudeaketan, proiektuen kudeaketan, prozesuen kudeaketan eta industria-politikan. Irakasgai horiek zenbait master eta ikastarotan eman ditu askotariko enpresa eta erakundeentzat. Berrikuntzaren kudeaketari buruzko artikuluak eta liburu-kapituluak idatzi ditu. Gainera, 2002. urtetik, Euskaliteko Ebaluatzaileen Klubeko kidea da EFQM eredurako, eta hainbat kanpo-ebaluaziotan hartu du parte, ebaluatzaile.

  • Aitor Lizarralde, PMP

Industriako Goi-mailako Ingeniaritzako graduatua Mondragon Unibertsitatean (Industria Antolakuntza espezialitatea). PMP ziurtagiria 2012ko uztailean lortu zuen. Karrera profesionala zenbait enpresatan garatu du: lau urtez, POLMETASAko eragiketen arloan; bost urtez, ULMA PACKAGINGeko Plangintzako eta Materialaren Barne Logistikako buru; hiru urte eta erdiz, Constraints Management Group Ibéricako aholkuari; eta egun, Mondragon Unibertsitateko irakasle.

pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Matrikula

1.- Programa honetan parte hartzeko interesa dutenek matrikulazio-formulario hau inprimatu eta bete behar dute.

Matrikulazio-formularioa behera kargatu.icono .doc

Oharra:

Komeni da hau ere betetzea: “III.D Anexo. Participación en la gestión de proyectos en los últimos ocho años”. Horretarako, behar diren kopiak erabili behar dira (kopia bat proiektu bakoitzeko). Matrikulazio-inprimakietako hirugarren orrialdeko “III.C. Experiencia en la Gestión de Proyectos” bete baino lehen egin behar da. Atal horren datuek bat etorri beharko dute formatu hauetan idatziz jasotako proiektuen informazioarekin: “III.D. Anexo. Participación en la Gestión de Proyectos en los últimos ocho años”. 4. orrialdean, III.D eranskina nola bete behar den ikus daiteke.

2.- Matrikulazio-formularioa bete eta sinatu ondoren, honela bidal daiteke:

Posta elektronikoz:

Posta arruntez, Javi Guallar

Mondragon Unibertsitatea

Goi Eskola Politeknikoa

Loramendi 4, 23. posta-kutxatila

20500 Arrasate (Gipuzkoa)

3.- Matrikulazio-formularioak jaso ondoren, Programako zuzendaritzak egiaztatuko du matrikulatu nahi dutenek Project Management Institutek ezarritako hautagarritasun-baldintzak betetzen dituztela PMP® ziurtagirirako azterketa egiteko. Egiaztapen horren emaitza posta elektronikoz jakinaraziko zaie Programan parte hartu nahi duten pertsona guztiei.

4.- PMP® ziurtagirirako azterketara aurkezteko hautagarritasun-baldintzak betetzen dituztenei horren berri eman eta Programan parte hartzeko ordainketa-modua zein den adieraziko zaie.

5.- Eskubide horiei dagokien zenbatekoa jasotakoan, Mondragon Unibertsitateko Programan parte hartzeko matrikulazio-prozesua amaitutzat joko da.

6.- Programako plazak matrikulazio-ordena zorrotzean beteko dira.

7.- Hautagairen batek Project Management Institutek PMP® ziurtagirirako azterketara aurkezteko ezarritako hautagarritasun-baldintzak betetzen dituela ezin bada egiaztatu, Programako zuzendaritzarekin bildu ahal izango da, berak eskatuta, matrikulazio-eskaera elkarrekin aztertzeko.

pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Antolamendua

Plangintza:

  • 14 eskola-saio: ostiralez, 15:00etatik 19:00etara.
  • 4 saio trinko, PMP ziurtagirirako azterketa prestatzeko, 9:00etatik 14:00etara.
  • Eskola-egunetan, eskolak amaitu eta gero, irakasleak banakako kontsultetarako libre egongo dira.
  • Ikastaroa Bilboko Merkataritza Ganberako bulegoetan emango da.

Programako parte-hartzaileek hau jasoko dute:

  • Proiektu Zuzendaritzari buruzko prestakuntza-ikastaro espezifikoa, PMP® ziurtagirirako azterketa prestatzeko (76 ordu presentzial).
  • Azterketa prestatzeko material guztiak.
    • Dokumentazioa propioa.
    • Teoria liburua eta galderak.
    • Simulazio softwarea azterketako 1.400 galdera baino gehiagorekin.
    • Urte bete Project Management Institute-ko kide gisa.
    • 2 azterketa matrikula.
    • Proiektu kudeaketarako dokumentu gidariak.
  • Banakako laguntza jarraitua, presentziala eta on line, programako irakasleen aldetik, ziurtagiria lortu arte.
  • Proiektu Zuzendaritzari buruzko prestakuntza espezifikoak PMI® erakundearen ereduarekin bat datorrela adierazten duen ziurtagiri bat (PMP® ziurtagirirako azterketa egiteko hautagarritasun-baldintzetako bat da).
  • Laguntza PMP® ziurtagirirako azterketarako matrikulazio-prozesuetan eta data aukeratzen.
pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Onarpen baldintzak eta prozesua

I. Project Management Institutek PMP®ziurtagirirako azterketa egiteko ezarritako hautagarritasun-baldintzak.

Hezkuntza

Erdi- edo goi-mailako unibertsitate-titulu ofiziala (ingeniaritza, lizentziatura edo gradua).

Esperientzia proiektu-zuzendaritzan

36 hilabeteko (ez teilakatuak) esperientzia eta 4.500 orduko arduraldia proiektuak kudeatzen, azterketarako matrikula egin eta aurreko zortzi urteetan.

Unibertsitate-titulurik izan ezean, 7.500 orduko esperientzia frogatu beharko da. Edonola ere, esperientzia hori zer proiektutan lortu den frogatu beharko da, bai eta proiektuen entregagarriak eta arduraldi-orduak zein ziren diren ere, beste pertsona batzuen (bezeroak, erakundeko nagusiak, etab.) erreferentzien bidez.

Proiektu Zuzendaritzari buruzko prestakuntza espezifikoa

Proiektu Zuzendaritzari buruz jasotako prestakuntza espezifikoa PMI® erakundearen ereduarekin bat datorrela eta gutxienez 35 ordu presentzial iraun duela frogatzea. Mondragon Unibertsitatearen PMP Ziurtagirirako Programak baldintza hori betetzen du.

II. PMP® ziurtagiria lortzeko azterketa

PMP® ziurtagirirako programa banaka egiten da. Internet bidez egin daiteke munduko zenbait hiritako “Prometrics” zentroetan (Espainian, Madrilen eta  Bartzelonan daude zentro horiek). Azterketa zenbat parte-hartzailek egiten duten arabera, Euskadin egin ahal izango da, eta ez da beharrezkoa izango "Prometrics" zentro batera joatea.

  • Azterketak 200 galdera ditu, eta bakoitzean, lau erantzun-aukera daude; haietatik, erantzun zuzena aukeratu behar da.
  • Azterketak lau ordu irauten du gehienez (minutu bat eta 12 segundo daude galdera bakoitzari erantzuteko).
  • Azterketako hizkuntza ofiziala ingelesa da. Hautagaiek gaztelaniazko laguntza izango dute azterketa egitean.
  • Ingelesetik gaztelaniarako itzulpena ez da beti fidagarria; hortaz, gomendagarria da ziurtagiria lortu nahi duten hautagaiek ingeles idatziaren ulermen-maila on samarra izatea.

III. PMP® ziurtagiriari eustea, behin lortutakoan

PMP® ziurtagiriari eusteko, hura lortu dutenek 60 PDU (“Professional Development Units”) lortu dituztela egiaztatu behar dute, lehen ziurtagiria lortu eta hiru urtean behin. PDUak bost kategoria espezifikotan lor daitezke proiektuen kudeaketaren arloan. Hona hemen:

  • Jarduera profesionalak eta ikasketa autokudeatua.
  • Ziurtagiria lortu osteko prestakuntza formala.
  • PMIk Erregistratutako Hezkuntza Erakundeek (“R.E.P.s, Registered Education Providers”) babestutako prestakuntza-programak.
  • Beste erakunde batzuek babestutako prestakuntza-programak.
  • Zerbitzuak komunitateari eta lanbide-elkarteei (hitzaldiak, argitalpenak, ikerketa-lanak, GKE-entzako lanak, etab.).
pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Irteerako profila

PMP® ziurtagiria munduan

PMP® ziurtagiria duten profesionalen kopuruaren hazkundea esponentziala da, munduan egiten diren proiektuen kopurua izugarri handitu delako eta proiektu horiek eraginkortasunez kudeatu beharra dagoelako. Lehen PMP® ziurtagiria 1986koa da, eta gaur egun, 615.000 pertsonak baino gehiagok dute ziurtagiria.

Azken urteetan, PMP® ziurtagiriaren hazkundea ikusgarria izan da. Espainian, PMIk 5.000 PMPrekin amaitu zuen 2013. urtea.

Munduan puntakoak diren erakundeek eta konpainiek (sektore askotakoak: ingeniaritza, eraikuntza, IKT, energia, aeronautika, espazioa, defentsa, automozioa, ekipamendu-ondasunak, kimika, bioingeniaritza, farmazia, finantza-zerbitzuak, aholkularitza, banaketa handia eta gobernua) ezinbestekotzat hartzen dute PMP® ziurtagiria euren profesionalen karrerak aurrera egin dezan. Hori dela eta, soldata-gehigarri bat ordaintzen diete ziurtagiria dutenei, proiektuen kudeaketaren arloko soldata-estatistiken arabera. Iturria: PMI® (www.pmi.org)

PMP® ziurtagiriaren balioa

  • Ziurtagiria duenak konplexutasun edota dimentsio handiko proiektuak zuzentzeko gaitasun profesionala duela egiaztatzen du, eta mundu osoan hartzen da aintzat.
  • Askotariko erakundeek hainbat ingurunetan proiektuak kudeatzeko ezarritako baldintzak betetzen errazten du.
  • Karrera profesionala garatzeko eta beste lanpostu batzuetan jarduteko aukera berriak ematen ditu, eta profesionalaren balioa handitzen da erakundean.
  • Profesionalaren balioa handitu egiten da lan-merkatuan.

PMP® ziurtagiriak profesionalek lan egiten dute erakundeari ematen dion balioa

  • Dimentsio eta konplexutasun handiko, izaera berritzaileko edo arriskuko proiektuak zuzentzeko gai diren langileak dituela bermatzen du.
  • Munduko gero eta erakunde gehiagok (Munduko Bankua, Eurocontrol, NATS, DFS EADS, British Aerospace…) haientzat egiten diren proiektuak zuzentzeko eskatzen duten baldintza betetzea.
  • Espainiako gero eta bezero gehiagok (RENFE, Telefónica, Naturgas, REE, Unión Fenosa…) haientzat egiten diren proiektuak zuzentzeko eskatzen duten baldintza betetzea.
  • Lehiakortasun-gehigarri bat lortzea, erakundeak bezero aitzindarientzat egiten dituen eskaintzetarako.
pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.

Prezioa

Programaren zenbatekoa

  • Plazak matrikulazio-hurrenkera zorrotzaren arabera beteko dira, programan parte hartzeko hautagarritasun-baldintzak betetzen dituzten hautagaien artean.
  • Programaren zenbatekoa 4.100 €-koa da (zenbateko hori programa osoari, material guztiei eta PMP® ziurtagirirako azterketako matrikula-tasei dagokie).
  • Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan:

Javier Guallar

Tel.:

Móvil:

pmplogo PMI, Project Management Professional (PMP) and PMBOK Guide are registered marks of the Project Management Institute, Inc.
4.100 €

Informazio gehiago

Mondragon Unibertsitatearen diferentziala PMP ziurtagiri ikastarotarako.

  • Zentro homologatua da Project Management Institute-n eskutik proiektu zuzendaritzan hezteko –REP zentroa (Registered Education Povider).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtagiria jaso dutenen %40ak Mondragon Unibertsitatearen eskutik jaso du.
  • %90etik gora dagoen arrakasta tasa.
  • Ezagutzen barneratzea eta azterketa gainditzea xede duen metodologia propioa.

metodologia eu

  • PMI material ofizialean oinarritutako dokumentazioa propioa.
  • Azterketaren online simulatzailea 1500 galdera baino gehiagorekin.
  • Barne daude azterketara 2 matrikula eta berauen kudeaketa guztia.
  • Urte bateko izen-ematea PMIn.

acceso

  • Bilbon azterketa egiteko aukera.