Alaitz Kortabarria finalera iritsi da “Premios CEL Universidad” sariketan

Atzealdea

Alaitz Kortabarria finalera iritsi da “Premios CEL Universidad” sariketan

SARIAK

Alaitz Kortabarria finalera iritsi da “Premios CEL Universidad” sariketan

Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikertzaileak errekonozimendua jaso du bere doktore tesian eginiko lanagatik

2021·01·21

$titulo.getData()


Analysis of the performance of Demand Driven Material Requirements Planning on supply chain management: A multiple case study. Hau da Alaitz Kortabarriaren doktore tesiaren izenburua, finalerako hautatua “Premios CEL Universidad” sariketan. Sariak dira hornikuntza katearen kudeaketari buruzko doktore tesietan ekarpen handienak egiten dituzten ikertzaileentzat eta bilakatu da estatuko ikerketa sari prestigiotsuena logistikaren alorrean. Urtarrilaren 13an egin zen sari banaketa modu telematikoan, aurreko ediziotan Madrilen egin diren aurrez aurreko ekitaldiekin alderatuz oso modu ezberdinean.

Akademiari saria

Alaitz Kortabarriak Goi Eskola Politeknikoan garatu du bere ikertzaile ibilbidea, espezializatuz logistika, industri kudeaketa, operazioen zuzendaritza eta Demand Driven MRP arloetan. Kortabarriak eskuratu du ezagutza Mondragon Unibertsitateko Operazio Logistiko Produktiboen Kudeaketa taldearekin elkarlanean eta ahalbidetu du ikerketa lanak egitea eta aplikatu nahiz transferitzea enpresatan hauen produktibitatea hobetuz. Alaitzek jasotako sariak ikertzaile honen lana aintzatesten du eta baita unibertsitatearen apustu irmoa ere ekarpena egiteko industri kudeaketa aurreratuan.