Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek Poster Egunean

Atzealdea

Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek Poster Egunean

Poster eguna 2026

Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek Poster Egunean

Poster Egunean Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek. Gradu Bukaerako Lanak egin dituzten erakundeetako ordezkariekin batera, ikasleekin izan dira Arantxa Sainz de Murieta, Adriana Martinez eta Mikel Alvarez.

2026·06·08

$titulo.getData()


Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek Gradu Bukaerako Lanetan garatutako proiektuak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak, Bilbao AS Fabriken antolatu den Poster Egunaren barruan. 

 

Hogei ikaslek aurkeztu dituzte haien lanen emaitzak ekitaldian. Humanitate Digital Globalak graduko hirugarren promozioko ikasleak izan dira, hain zuzen ere, aurkezpena egin dutenak.

 

June Albala Caro - Entzute-prozesuak bazkide kontsumitzaileekin eta hobekuntza aktibatzeko proposamena - Eroski S.koop

 

Jon Alday Atxabal - Tunidoen arrantza jasangarria eta Bermeok sektore horretan daukan garrantzia - UN Etxea

 

Urtzi Aranburu Zurutuza - Gobernantza onaren eragina parte-hartze eta giza ongizatean: Ordizia eta Urnietaren konparaketa kasua - Betean Auditoria

 

Uxue Aurrekoetxea Alegria - Bisualizazioen rola ulermen partekatuaren eraikuntzan - Atelier itd

 

Nahia Auzmendi Arruabarrena - Euskal identitate eta kulturaren transmisioa Argentinako euskal diasporan: Euskal Echea kasua. - Euskal Echea Asociación Cultural y de Beneficencia

 

Lur Bengoa Zubizarreta - Aliantzan lan egitea eta ikuspegi sistemikoa: Plazabizi ekimenaren kasu azterketa - Gizabidea Fundazioa

 

Kenare Echezarraga Petralanda - Herritarren parte-hartzea eskolako jolastokien naturalizazioan - Deustuko kasuak  - Lur Studioa

 

Ibai Furundarena Artesano - Nola erlazionatzen dira haurren parte-hartze kanalak komunitateko gainerako eragileekin? Proiektu argentinarraren kasuaren azterketa - Asociación Internacional Francesco Tonucci - Sede Argentina

 

Beñat Gorostizaga Rodriguez - Gazteen ikuspegiak entzute-prozesuetan: Guggenheim Urdaibai kasua - Agirre Lehendakaria Center

 

Igor Gorrotxategi Garmendia - Mondragon Unibertsitateko ikasleei Mondragon Esperientzia ezagutarazteko formazioaren ko-diseinu prozesua. - LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia

 

Nahikari Inchausti Ortiz - Gune seguruak LGBTI+ komunitatearentzat EAEn gaur egun: LGBTI+ Points Sarearen kasua aztertzen - Ortzadar LGBTI+ Elkartea

 

Sofia Iturbe De Isusi - Balio kooperatiboak eta garapen komunitarioa Irlandan: Mitchelstown Credit Union-en eta Bohemians Futbol Klubaren azterketa esploratzailea - Mitchelstown Credit Union

 

Eneko Jauregi Molina - Irudimenetik berrikuntzara: Comon-en kasua (ko-sorkuntza sortzailea sistematikoki sustatzen konponbide jasangarrietarako) - cvso Waalse Krook, Comon is the project name

 

Aiala Lezika Herrero - Auzo narratibak Deustuko Erriberan - Bizinahi Auzo Elkartea

 

Maider Markuleta Gorostiza - Euskal Herrian gertatutako sekularizazio-prozesua eta tradizio humanistaren ekarpenak gizatasun mailako erronka garaikideen aurrean - Eusko Ikaskuntza

 

Unai Menika Navarro - Humanismo digitala. Inbertsio etikoaren esparrua - Tecnalia

 

Irati Muruamendiaraz Rodriguez - Adimen kolektiboa eta hezkuntza kooperatiboa: Nanquademy motako sistemak Mondragon Unibertsitatean integratzeko aukeren azkterketa - Nanquanu Institute

 

Leyre Rubio Mambrilla - Euskal Herriko gazteekin konektatzea: EKKI-ren komunikazio digitala - Euskal Kulturgileen Kidegoa - EKKI Elkartea

 

Iñigo Santamarta Gomez - Gurea Geroa. Gazteen iritzia zaintzaren etorkizunaz - osoigo.com

 

Maddi Barbara Zuloaga Camarero - Pentsamendu Utopikoa eta Posibilitate Ikasketak goi-mailako hezkuntza garaikidean: HDG gradurako aplikazio posible baten analisia - DC Centre for Possibility Studies

 

Arantxa Sainz de Murieta, Adriana Martinez eta Mikel Alvarezen solasaldia 

Gradu Bukaerako Lanak aurkezteaz gain, ikasleek solasaldi bat gidatu dute. Mahai-inguru horretan Arantxa Sainz de Murietak Komunikatik-ek abian jarritako Bherria proiektuaren inguruan hitz egin du; APTES elkarteko Adriana Martinezek Gizartools aurkeztu du eta Mikel Alvarezek Agirre Lehendakari Centerrek gizarte analisirako landutako erremintaren berri eman du.

 

Humanitate Digital Globalak

Humanitate Digital Globalak graduan eragile sozialekin eskuz esku, erronketan oinarritutako metodologia aktiboekin ikasten dute ikasleek, nazioarteko egotaldiak, azken joerak, adituen bisitak eta praktikak eta proiektuak enpresa eta erakundetan tartekatuz.

 

Poster eguna 2026


Unibertsitatea baino gehiago gara