Pedagogian bigarren gradua eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak

Atzealdea

Pedagogian bigarren gradua eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak

Profesionalentzako prestakuntza

Pedagogian bigarren gradua eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateak

Hezkuntzaren arloan ikaskuntzak dituzten pertsonek bigarren gradua lortu dezakete bi urtez ikasita modalitate erdi-presentzialean.

2026·03·26

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Pedagogian bigarren gradua eskainiko du datorren ikasturtetik aurrera.

 

Ikaskuntzan eragina duten faktore sozialak, kulturalak, psikologiak edo estrukturalak ezagutzea ahalbidetzen duen bigarren gradu hau Hezkuntzaren arloan ikasketak dituzten pertsonei zuzenduta dago. 

 

Irteera profesionalak

Pedagogian bigarren graduak hainbat arlotan aritzea ahalbidetzen du. Ikasketa hauek egiten dituztenek hainbat esparru profesionaletan aritu ahal izango dira. Ikasketa hauek egiten dituztenek hezkuntza eremu formalean eta ez-formalean lan egiteko prestakuntza jasoko dute. 

 

Gainera, hezkuntzako esku-hartze arlotik ongizate, justizia eta babesaren esparruan aritu ahalko dira. Horretaz gain, prestakuntzaren zein laneratzearen esparruan edota ikerketaren, berrikuntzaren eta hezkuntza-kudeaketaren eremuan profesionalki aritzeko aukera izango dute.

 

Modalitate erdi-presentziala

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak abian jarritako formakuntza honekin posible izango da Pedagogian bigarren gradua bi urtez ikasita lortzea. Gainera, formakuntza modalitate erdi-presentzialean eskainiko da.

 

Metodologia aktiboak eta laguntza pertsonalizatua

Pedagogian bigarren graduko ikasketak metodologia aktiboetan oinarritzen dira. Arazoetan eta proiektuetan oinarritutako prestakuntza izango da, tutorea bidaide dutela. Izan ere,  ikasleek tutorearen laguntza izango dute ikaste-prozesu guztian zehar. Tutore bakoitzak ikasleei banakako laguntza eskainiko die, prozesuaren jarraipena egingo du eta Gradu Bukaerako Lanean orientazioa eskainiko du.

 

Inskripzioa

Pedagogian bigarren graduan inskripzioaren ohiko epea uztailaren 5a arte luzatuko da. Onartuen zerrenda argitaratu ondoren, matrikulazioa uztailaren 22ra arte egin ahal izango da.

 

Informazioa

Saioa Altuna

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

943 71 31 39


Unibertsitatea baino gehiago gara